Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
errekadista iz mandataria.
Guztiarekin, haurra bere esneaz elikatu nahi eta, bien bitartean, herriko errekadista (herritarrek hiriburuan zer behar, horixe egiten zuena) arduratu zen biberoiak ospitalera eramateaz. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 269. orr.
Errekadista, bestalde, ezkondua zegoen eta bi seme zituen: Joseba, eta hura baino gazteagoa den Dabid. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 269. orr.
Jendeak ez zekien emakumearen senarra ez, baina errekadista bera zela haurraren aita, Karmelorena hain zuzen ere. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 269. orr.