Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
erreja iz burdin sarea, burdin hesia.
Han eta han, batzuk elurrez erdi estaliak: metal kontainer txikiak eta handiak, plantxazarrak, errejak, tuberiak, bizikleten eskeletoak, elektrodomestikoen karkasak, [...]. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 42. orr.
Errejazko ate bat igaroarazi, sala huts batean barrena, pasillo batean itxoiteko esan, giltzarekin ate bat ireki zuen. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 51. orr.
Pastera ondoan harea pila bat, adreiluak, lurrean hor eta han kapazo bat, errejazko hesi txiki bat, borra, pala, paletak, taladroa eta beste zenbait tresna eta erreminta. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 133. orr.