Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erreinu (ETCn 4.380 agerraldi; cf erresuma ETCn 28.831 agerraldi) 1 iz errege edo erregina bat buru duen estatua. ik erresuma.

Erreinu askotara hedatzen zen Salomonen agintea: Eufrasetik hasi eta filistearren lurralderaino, eta berdin Egiptoko mugetaraino ere.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 66. orr.

Alkateak gaur errepublika dena erreinu bihurtu nahi du bihar.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 134. orr.

Errege horien garaian, erreinu bat ezarriko du zeruko Jainkoak: ez dute inoiz ere hondatuko eta haren agintea ez da beste herri baten eskuetara aldatuko.  Elizen arteko biblia   Dn 2,44

Nazioa nazioaren kontra eta erreinua erreinuaren kontra altxatuko dira.      - 0. orr.

Artaxerxesen erreinu osoan.  Elizen arteko biblia   EstGr 8,12

Haien lurraldeak Mahanaimdik hasita Baxan osoa, Og erregearen erreinua izana, eta Jairren herrixkak hartzen zituen.  Elizen arteko biblia   Jos 13,30

Erregearen aginduak zabalarazi egin zuen Mardokeoren izena erreinu osoan.  Elizen arteko biblia   EstGr 9,4

Erregerik gabeko erreinua.  Berria - Kirola   2004-03-04

Erreinua ez dela erregearena, baina herriarena eta, erregeren boterea bera ere, zuzenbide naturalaren arabera, herriarena dela eta ez erregearena.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 18. orr.

Hola abiatzen da Iruñeko erreinua, IX. mendean Nafarroako erreinua bilakatzen dena.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 25. orr.

Beste batzuek gogoratzen dute nola Nafarroako erreinuak galdu zuen orduan bere independentzia eta zenbat agramondar iragan ziren Frantzia aldera.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 14. orr.

Hegoaldeko erreinuaren aurka joango da berriro.  Elizen arteko biblia   Dn 11,29

Ehun Eguneko Desertua eta Ilunpeko Erreinuaren ekialdetik Lurreko Paradisua duzu.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 80. orr.

Lurreko erreinu guztiak eman dizkit Jaunak, zeruetako Jainkoak, eta Judako Jerusalemen berari tenplua eraikitzeko agindu dit.      - 2. orr.

Nire erreinu guztian Danielen Jainkoari begirune osoa izan diezaiotela guztiek.  Elizen arteko biblia   Dn 6,27

Nazio batetik bestera ibili ziren, erreinuz erreinu.      - 0. orr.

Bere erreinua sendotua ikustean, Egiptoko errege ere izatea bururatu zitzaion Antiokori, bi erreinuetako errege izatearren.  Elizen arteko biblia   1 M 1,16

Erreinu hori Turkiaraino eta Itsaso Handiraino doa.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 71. orr.

Salomonen semeari kenduko diot erreinua eskutik, eta zuri hamar leinu emango dizkizut.  Elizen arteko biblia   1 Erg 11,35

Neure etxe eta neure erreinuaren buru bezala iraunaraziko dut betierean eta haren errege-aulkia sendoa izanen da beti.  Elizen arteko biblia   1 Kro 17,14

Zure erreinua zatitua izan da eta mediarrei eta pertsiarrei emana.  Elizen arteko biblia   Dn 5,28

Lehen Mundu Gerra ostean serbiar, kroaziar eta esloveniarren Erreinua izan zen Jugoslaviako Federazioa.  Berria - Mundua   2004-04-30

Judako erreinuan bizirik geldituak, lurrean sustraiak botatzen eta adarretan fruituak ematen dituzten zuhaitz izango dira berriro.      - 2. orr.

Zeure jaunaren etxea eman dizut, eta altzoan jarri dizkizut zeure jaunaren emazteak. Israel eta Juda erreinuak eman dizkizut.  Elizen arteko biblia   2 Sm 12,8

2 (izenondoekin)

1972ko ekainaren 26tik uztailaren 3ra erreinu zaharreko hiriburua nazioarteko artisten topaleku bihurtu zen. Honek hitzemana zion erresuma edo erreinu eder bat, laguntza bat ekartzen bazion bere aldetik Kordobako kalifaren kontra joanez.  Berria - Kultura   2004-10-27

Erreinu tipi hauek handitu-eta, anitz erreinu tipirekin egin dira erreinu handiak eta orduan erreinu handi askorekin galdatu da Inperioa.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 133. orr.

Haren ikasketen garaian gertatzen dira Cisnerosen erreforma, Nafarroako erreinu burujabearen suntsiketa eta Lutherren jazarpena.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 29. orr.

Valentziako Erreinu historikoaren Foruen edukia berreskuratzen saiatuko da Generalitatea, beti ere Konstituzioa errespetatuz.  Berria - Mundua   2006-02-17

Ni eta zu baino lehen ere beti izan dira profetak, eta horiek gerra, gosea eta izurria iragarri dituzte nazio askorentzat eta erreinu ahaltsuentzat.  Elizen arteko biblia   Jr 28,8

3 (hitz elkartuetan)

Munduko sorkaririk dohakabeena eta behartsuena gaur, eta bihar berriz bi edo hiru erreinu-koro eskutan dituena, bere ezkutariari eskaintzeko.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 53. orr.

· Apaiz-erreinu izango zaituztet, niri sagaraturiko herri.  Elizen arteko biblia   Ir 19,6

Zazpi urtez egongo zara horrela, Goi-goikoa giza erreinu guztien jabea dela eta berak nahi duena ezartzen duela errege aitortuko duzun arte.  Elizen arteko biblia   Dn 4,22

4 irud/hed

Etor bedi zure erreinua: ez dezadala ezer eduki, ez arretaz hartu, ez ezagutu zure nahiaren agindua baizik.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 18. orr.

Martin kazetaria zen, eta kalea da kazetariaren erreinua.  Berria - Kultura   2004-11-11

Zapaburu bipil batek obuluaren epela utzi du eta Falopioren tronpetatik barna gizontasunaren erreinu bakartira itzuli da betilun.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 157. orr.

Gaztetasuna da benetako Saturnoren Erreinua, Urre Aroa lurrean berritua, sasiak pikuak ematen zituena, zerriek txistu hotsei kasu egiten zietena.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 123. orr.

Teknologia mirarien erreinu bilakatu denetik.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 13. orr.

Teknologia berrien erreinua da BEC.  Berria - Ekonomia   2006-03-10

Erakutsi al dizkizute Herioren erreinu iluneko ateak?  Elizen arteko biblia   Jb 38,17

Bozkarioz beterik, eskerrak eman diezazkiozuen Aitari, argiaren erreinuan bere herri santuarentzat prestaturik dituen ondasunetan parte izateko gai egin zaituztenari.  Elizen arteko biblia   Kol 1,12

Argien erreinua utzi eta itzalenera sartutakoan jakin zuen Joanesek Aloiz printzea zuela etxeko gelan solaskide, loaren lekuko izan zuen bezala.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 237. orr.

Itzalen erreinu miresgarri hartan bidaia misteriotsu bat eginda.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 43. orr.

Zoriontasuna inork egin ez dituen galderei emandako erantzunen erreinua baldin bada, tristura inork erantzun ez dituen galderen probintzia ahantzi bat da.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 133. orr.

Egun, 14,5 milioi hektarea hartzen dituzte soja uztek, horregatik deitzen diote Argentinari sojaren erreinua.  Berria - Gaiak   2004-07-27

Han neukan lehengusinaren etxea, gurasoen etxea bezala, gauza jakinen zerrenda eskainiko zidan erreinu epel eta aspergarria.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 96. orr.

Bere begien urdinak igortzen zinituen bertze erreinu urdin eta argi baterat, adimendua bere etxean den eta konpreni ditaiken mundurat!  Herria   2003-10-30

5 Jainkoaren erreinu

Bazekien Frantziskok Jainkoaren erreinua lurreko edozein txokotan dagoela ezarria.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 249. orr.

Sar bedi bere baitan, hain zuzen Jainkoaren Erreinua sakonenean dagoelako.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 92. orr.

Lapurrek, diruzaleek, mozkorrek, izen onaren kentzaileek eta iruzurgileek ez dute Jainkoaren erreinua iritsiko.  Elizen arteko biblia   1 Ko 6,10

Mundu hau Jainkoaren erreinuko probintzia bat da, baina probintzia bihurria, eta, gauzen izaeraren arabera, horrela izango da beti.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 140. orr.

Zeren jakizue, lizun, zikin eta gutiziatsu bakar batek ere -halakoa sasijainkozalea baita- ez duela Kristoren eta Jainkoaren erreinuko ondarean parterik izango.  Elizen arteko biblia   Ef 5,5

Ez dut gehiago ardorik edango, Jainkoaren erreinuan ardo berria edan arte.  Elizen arteko biblia   Mk 14,25

Goldeari heldu eta atzera begiratzen duena ez da gai Jainkoaren erreinurako.  Elizen arteko biblia   Lk 9,62

"Jainkoaren erreinua eraiki nahi zuen lurrean", eta klaserik, jabetza pribaturik eta estaturik gabeko gizarte baten alde altxatu zituen nekazariak.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 67. orr.

Esamolde biblikoa iraultzearen egokitasunaz baliatuta, esango dut protestaldiak eguneroko ogi bihurtu zirela Diru jainkoaren erreinuan.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 187. orr.

6 zeruetako erreinu (ETCn 56 agerraldi; orobat zeruko erreinu ETCn 29 agerraldi)

Historiaren amaiera metaforaz konta daiteke soilik, zeruetako erreinuan gertatzen baita, eta han ez baita denborarik.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 145. orr.

Bazekien Frantzisko dohatsuak zeruetako Erreinua munduko edozein txokotan dagoela ezarria.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 695. orr.

Eta honela, mendez mende betikotasunean, / zeruko erreinuko ospean hartuko duzu parte Kontu egin dezagun, bada, dena utzi dugunok, hain gauza gutxirengatik zeruetako erreinua gal ez dezagun.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1200. orr.

Jainko-maitasunaren prezio neurtezinak bakarrik balio baitu zeruetako erreinua erosteko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 795. orr.

Zure otoitzari esker askatu bainaiz oinaze guztietatik eta zeruko Erreinura noa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1025. orr.

Zorionekoak bihotz-berriturik hiltzen direnak, zeruetako erreinuan izango baitira!  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 147. orr.

Bere jainkozko egintzak izango dira koroatuak Zeruetako Erreinuan.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 50. orr.

Zoazte eta egin prediku esanez: zeruetako erreinua hurbil da.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 163. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere erreinu (4); beste erreinu (5); den erreinu (3); edo erreinu (5); erreinu bat (7); erreinu eta (5); erreinu guztiak (7); erreinu guztien (8); erreinu guztien jabea (4); erreinu hori (3); erreinu horren (3); erreinu osoa (6); erreinu osoan (7); erreinu osoaren (3); erreinuz erreinu (3); eta erreinu (8); giza erreinu (3); giza erreinu guztien (3); lurreko erreinu (5); lurreko erreinu guztiak (3); munduko erreinu (5); nafarroako erreinu (3)

bedi zure erreinua (4); bere erreinua (12); bere erreinua ziurtatu (3); betiko erreinua (4); dagoen erreinua (4); delako erreinua (3); erreinua da (3)

aberatsa jainkoaren erreinuan (4); aberatsak jainkoaren erreinuan (3); aitaren erreinuan (3); bere erreinuan (5); da jainkoaren erreinuan (5); dezaten zure erreinuan (3); erreinua erreinuaren (3); erreinua erreinuaren kontra (3); erreinua ez (6); erreinua ez da (4); erreinua haur (3); erreinua haur batek (3); erreinua iritsiko (3); erreinua ziurtatu (4); erreinuan eta (3); erreinuan handiena (3); erreinuan sartu (5); erreinuan sartzea (5); erreinuan sartzea baino (4); erreinuan sartzeko (5); erreinuan sartzen (3); eta erreinua (8); eta erreinua erreinuaren (3); eta erreinuak (4); eta zeruetako erreinua (3); gure erreinua (3); haren erreinua (4); haren erreinuak (6); israelgo erreinua (5); jainkoaren erreinua (22); jainkoaren erreinua haur (3); jainkoaren erreinuan (27); jainkoaren erreinuan handiena (3); jainkoaren erreinuan sartu (4); jainkoaren erreinuan sartzea (5); jainkoaren erreinuan sartzeko (4); jaunak bere erreinua (3); kontra eta erreinua (3); nafarroako erreinua (5); nafarroako erreinuan (3); nire erreinua (4); nire erreinuan (6); zeruetako erreinua (16); zeruetako erreinuan (7); zeruko erreinua (3); zure erreinua (5); zure erreinuan (4)

bere erreinuko (5); bere erreinura (3); erreinua erreinuaren (3); erreinua erreinuaren kontra (3); erreinuaren erdia (7); erreinuaren erdia bada (7); erreinuaren jabe (4); erreinuaren kontra (5); erreinuaren kontra altxatuko (3); erreinuaren oinordeko (6); erreinuaren oinordeko eta (4); erreinuko eskualde (4); erreinuko eskualde guztietara (3); erreinuko jende (4); erreinuz erreinu (3); espainiako erreinuaren (3); eta erreinua erreinuaren (3); eta erreinuaren (5); eta erreinuko (8); gai jainkoaren erreinurako (3); gure erreinuaren (3); ilunpeko erreinuaren (3); jainkoaren erreinuaren (3); jainkoaren erreinuaz (3); jainkoaren erreinuko (14); jainkoaren erreinurako (4); nafarroako erreinuaren (4); nire erreinuaren (5); nire erreinuaren erdia (4); nire erreinuko (5); puglia erreinuko (3); zeruetako erreinuaren (6); zeruetako erreinuaren oinordeko (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus