Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Herri-administrazio siniko berri honek Han Liu Pang-en ondorengo izan zen Han Wuti-rekin (K.a. 140tik K.a. 87ra erreinatu zuen) hartu zuen behin betiko forma. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 86. orr.
Zesar ere ordeztuz, // mundua gobernatu zuten, aurrez erromatarrek // erreinatutako lekuan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 160. orr.
"Jagellon" lituaniar jatorriko dinastia bat da, Polonian 1386tik 1572ra erreinatu zuena. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 390. orr.
Horrekin alderatuta, Ekialdeko erromatar enperadore Konstantino Porfirogenitoren (K.o. 912-59 artean erreinatu zuen) bilduma helenikoak hutsaren hurrengoa dirudi. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 288. orr.
[Mendebaldeko diplomazi kidegoa] Inperioko erkidego guztientzako zegoen autonomia ez-lurraldezkoaren otomandar printzipio klasikoaz baliatu zen miniaturazko imperia in imperio sortzeko, non erreinatu baitzuten, ez bakarrik Otomandar Inperioan bizi ziren beren herrikideen gain, baita beraien babestu ofizial bilakatu ziren otomandar mendekoen gain ere. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 181. orr.
Ekialdeko Erromatar Inperioan erreinatzen zuen Alexio I.a Komnenok [...] eskrupulu handiak izan zituen bere soldaduei lagun kristauen odola isurtzen uzteko. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 224. orr.
Belarriko Dionisio hori Dionisio Sirakusako tiranoa da, Kristo aurreko IV. mendearen inguruan erreinatu zuena. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 444. orr.
· Nik, Jainko Jaunak, zin dagit neure biziarengatik, ahalmen handiz, esku indartsuz eta neure sumina isuriz erreinatuko dudala zuen gain. Elizen arteko biblia Jr 2,22
Zientzialariak ikasteko elkartzen direnean utziko dio zikoizkeriak zientzietan erreinatzeari. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 337. orr.