Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erregutzaile 1 izond erregutzen duena.

Espiritu Santuaren garretan suturik, ahots erregutzailez eta espirituzko melodiaz "Gure Aita" kantatzen ari ziren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 212. orr.

Izututa eta zer egin ez dakiela, begirada herabe eta erregutzaile batez, Garibai Calvinori buruz hasi zaio hizketan higanotari.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 42. orr.

Gazteak, isiltasuna kalearen amaieraraino luzatzearen beldur, hizketa molde erregutzailez, berriro xuxurlatu zion: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 113. orr.

Izututa eta zer egin ez dakiela, begirada herabe eta erregutzaile batez, Garibai Calvinori buruz hasi zaio hizketan higanotari.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 42. orr.

· -Gure semeak zentzua galdu du -emakumeak, erregutzaile-, deabruak limurtu zuen, eta galbidean ipini.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 270. orr.

2 iz erregutzen duen pertsona.

Erreguak erregutzaileek egiten dituzte eta, ondoren, erregutuek nahi dutena egiten dute: erregua bete edo ez bete.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 63. orr.

Aipatu autobusa, ene aburuz, beterik zegoen, are gehiago, mukuru beterik; izan ere, kobratzaileak hartuak zituen, ezarritako mugaren gainetik, zenbait erregutzaile, arrazoi taxuzkorik gabe eta onginahi gehiegizko batek eraginik.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 65. orr.

Nire bake-garaiko jantziak erantzi eta erregutzaileen jantzi latza jarri dut: deiadar egingo diot Betikoari bizitzako egun guztietan.  Elizen arteko biblia   Ba 4,20

Hots, Ofelia, ez sinetsi haren zin-agintzak; artekari baitira, kanpo-jantziz erakusten dutenarena gabe, nabarmenkeriaren erregutzaile huts.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 52. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus