Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erregutzen diot, eta ez dit jaramonik egiten. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 240. orr.
Gauza bat erregutzen dizut bakarrik: etzazu zeure burua tristuraren mendean utz. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 83. orr.
Eskatu baino, erregutu egin nizun: [...]. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 21. orr.
Ez eten, mesedez erregutzen dizut. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 83. orr.
Bihar baimena dut eskatuko, berorren begi maiestatetsuen aitzinera agertu eta, aurrena barkamendu erreguturik berorri, neure itzulera tupusteko bezain ezusteko honen berri emateko. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 184. orr.
Laguntza eskatzen zuten, begiramena erregutzen, Kristok gurutzean izan ez zuen errukia bilatzen. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 156. orr.
"Barka iezadazu, Hester!", erregutu zuen Norak bere bihotzaren baitan, eta hitzekin arreta handiagoz ibili behar zuela erabaki zuen. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 90. orr.
Ekaitz Goikoetxeak «ni hiltzen naizenean, ez nazazue bizkarrean eraman, bihotzean baizik», erregutu zuen. Berria - Kultura 2004-10-10
Orduan Moisesek Jaunari erregutu eta itzali egin zen sua. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 199. orr.
Ez zaitez joan, erregutu zidan amak ahots itoaz. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 123. orr.
Otoi, ez ezan negarrik egin -erregutu zion aitak-. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 35. orr.
Bekatarien alde erregutuz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1110. orr.
Hala ere, Humirzahren alde erregutu zion Jaungoikoari. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 30. orr.
Nik hala ere erregutu egin nion, arren, zetorrela koadrila osoarekin guregana. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 97. orr.
Erregutu nion nekazariari, arren, azkarrago joan zedin. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 193. orr.
Hark, ordea, aska zezaten erregutu zien leunki. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 405. orr.
Hollyk keinuren bat egin dezan erregutzen dut. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 40. orr.
Jesartzeko erregutu zion Mentxuk. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 124. orr.
Taldeko presidenteari deitu eta lekutxoa egiteko erregutu zion Ferragutek. Berria - Kirola 2006-01-06
Hark, ordea, belaunak besarkatu zizkidan eta ez joanarazteko erregutzen zidan, ez ginela-eta itzuliko; handik ihes egin behar genuela lehenbailehen. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 66. orr.
Bi mandatari bidali zizkioten, lehenbailehen beren hirira etortzeko erregutuz. Elizen arteko biblia Eg 9,38
Gure amak, belauniko jarrita, hiltzeko erregutu zion Federicori, hala, azkenean, bakea izango zuela eta. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 93. orr.
Nire ahizpei ohartarazten, erregutzen eta aholkatzen diet, arropa zirtzilez jantz daitezela beti. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1178. orr.
Alferrik erregutu nion behin eta berriro, arren, atondora irten eta esan ziezadala zer gertatzen zitzaion. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 226. orr.
Sarritan erregutzen zidaten idatziz bil nitzala kontaketa hauek eta oroi nitzakeen beste hainbat. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1115. orr.
Ez dakit zenbat denboraz ibili nintzen alderrai, basoan galduta, ikusten ez nituen frankotiratzaileei tiroka nintzatela oihuka erregutuz. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 48. orr.
Erregutzen diat, beraz, niregana etor hadila bulegora, goiburuan datorren helbidera, maiatzaren bian, arratsaldeko hiruretan. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 38. orr.
Mesedez erregutu nion joan zedila lehenbailehen etxera, eta esan nion hil egingo zela han euritan. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 329. orr.
Ahizpen kargua daukanari erregutzen diot, gainera, ardura dadila besteen buru izaten bertutez eta ohitura onez, karguz baino gehiago. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1193. orr.
Zuregatik etsaiak benetan maita ditzagun / eta zure aurrean haien alde debozioz erregu dezagun. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 72. orr.
Horregatik, santuari eskatzen zion erregu zezala senarraren alde, Jainkoak bere onberatasunez bihotza bigun ziezaion. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 810. orr.
Eta arren eta arren, Gernikan Foruaren Zina tradizioaren arabera egitea erregutu zioten. Txillardegi «Putzu», 1999 - 149. orr.
Gupida erregutu, beste erremediorik ez zutenez, ez zen ideia txarra denak anai-arrebak zirela aldarrikatzea. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 193. orr.
Morroiari dei egin eta ez dit erantzuten, erregututa ere. Elizen arteko biblia Jb 19,16
Suharki erregutu zion emakume ikusezinari berarekin elkar zedin. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 121. orr.
Eta erreguak erregutzaileek egiten dituzte eta, ondoren, erregutuek nahi dutena egiten dute: erregua bete edo ez bete. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 63. orr.
alde erregutu (11); alde erregutu zion (5); alde erregutuko (3); alde erregutzen (9); alde erregutzen dut (4); arren erregutzen (4); barkatzeko erregutu (6); bat erregutu (3); bat erregutzen (3); berriz erregutu (5); dut erregutzen (3); dut erregutzen hauen (3); egiteko erregutu (8); egiteko erregutzen (3); emateko erregutu (4); ere erregutu (4); erregutu behar (6); erregutu dio (5); erregutu diot (5); erregutu dit (3); erregutu du (5); erregutu egin (5); erregutu egiten (5); erregutu eta (5); erregutu jaunari (5); erregutu nien (3); erregutu nion (37); erregutu nuen (6); erregutu ondoren (8); erregutu zidan (20); erregutu zien (16); erregutu zigun (5); erregutu zion (90); erregutu zion jaunari (3); erregutu zionean (4); erregutu zioten (14); erregutu zuen (12); erregutuko diot (3); erregutuko nion (3); erregutuz bezala (6); erregutzen diet (3); erregutzen dio (4); erregutzen diot (8); erregutzen dizuet (8); erregutzen dizut (24); erregutzen du (5); erregutzen dut (8); erregutzen hasi (4); erregutzen hauen (3); erregutzen hauen alde (3); erregutzen zidan (3); erregutzen zien (4); erregutzen zion (28); erregutzen zitzaion (3); erregutzen zuen (3); esateko erregutu (3); eta berriz erregutu (5); eta erregutu (18); eta erregutu zion (6); eta erregutzen (14); ez dut erregutzen (3); hainbeste erregutu (3); haren alde erregutu (3); hauen alde erregutzen (4); honela erregutu (3); horregatik erregutzen (3); izateko erregutu (3); jaunari erregutu (9); joateko erregutu (10); joateko erregutu zion (5); moisesek jaunari erregutu (3); negarrez erregutzen (4); negarrez erregutzen zion (4).; sartzeko erregutu (5); uzteko erregutu (6); zedila erregutu (5); zedila erregutu zion (4); zedin erregutu (4); zedin erregutuz (5); zion erregutu (3)