Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erregulazio 1 iz erregulatzea; erregulatzearen ondorioa.

Maila instituzionalean, zientziaren eta teknologiaren aurrerakuntzak kontrolatzeko erabiltzen den estrategia erregulazioa da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 252. orr.

Erregulazioa hitzartzeko15 egun izango dituzte enpresak eta sindikatuek.  Berria - Harian   2005-11-15

Gizartea nartzeko prest dagoen aurrerakuntza zientifiko-teknologikoaren neurria ezartzen du erregulazioak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 252. orr.

Kapitalen mugimenduen nazioarteko erregulaziorik gabe, diru-egongaiztasun kronikoa sortzen da finantza-globalizazioak munduko hazkundeari ekarri dion dinamismoaren ordainetan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 97. orr.

Erregulazioan ados ez badira jartzen, bi aldeek epaile bana izendatuko dute.  Berria - Harian   2005-11-15

Erantzukizun hori Nazioarteko Erregulazioen Bankuak (NEB) har dezake epe luzera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 176. orr.

Europar Batasunak arau teknikoak, fiskalak, finantzetakoak eta erregulaziozkoak ematen ditu -kritika liberalaren arabera, protekzionismo mozorrotua da araugintza hori-, eta, nolabait ere, estatuen subiranotasuna nazioez gaindiko mailan berrosatu nahi du.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 171. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Doikuntza koiuntural eta erregulazio ekonomikorako ahalmenen parte handi bat.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 100. orr.

Erregulazio keynestarra, ordea, bereziki ahula gertatu zen hainbat kasutan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 106. orr.

Kritikaren prozesatze instituzionalak, gero, erregulazio politiko-legalaren forma hartzen du gure gizarteetan.  Berria - Gaiak   2006-01-26

Erregulazio publikoak ikerketa zientifiko-teknologikoaren mugak ezartzen ditu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 252. orr.

Zientziaren eta teknologiaren aurrerakuntzen balazta moduan funtziona dezake erregulazio publikoak, modu batean edo bestean gizarteak horiez duen ikuspegia jasoz eta bereganatuz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 253. orr.

Antzeko ahalmenak dituzten hiru multzo dira orobat, eta, horren ondorioz, munduko ekonomiaren erregulazio hirukoitza egiteko nahitaezko diren konpromisoak negoziatzeko gai ere badira.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 195. orr.

NEBk tradizio luzea du nazioarteko finantza-bizitzaren erregulazio ez formalean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 176. orr.

Kapitalen mugimenduen nazioarteko erregulaziorik gabe, diru-egongaiztasun kronikoa sortzen da finantza-globalizazioak munduko hazkundeari ekarri dion dinamismoaren ordainetan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 97. orr.

Herrialde zordunen eskariaren koiunturazko erregulazioarekin batera, eskaintza sustatuko zuen egiturazko politika bat bideratu beharra zegoen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 154. orr.

Bere idatzietan azpimarragarria da merkatuaren balizko erregulazio mekanismo autonomoari egiten dion kritika.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 56. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Munduko ekonomiaren integrazio gero eta handiagoak eskatzen duen erregulazio modu berrien ordez, desarautze lehiakor bat ari da nagusitzen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 194. orr.

Estatuen esku-hartzea zabaltzea eta munduko ekonomiaren erregulazio-hutsunea betetzea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 165. orr.

Munduko ekonomia kapitalista osatzen duten unitateen interes desberdinen artean bitartekaritza-lanak egiteko gai izango ziren mundu mailako erregulazio-erakundeak falta zituen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 93. orr.

Estatu-egitura erregulatzaileen hausturak, alabaina, nazioz gaindiko erregulazio-egituren posibilitatearen -eta egokitasunaren- auzia sortu du.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 101. orr.

Geneon adierazpena gobernatzen duten erregulazio-sistemetan gertaturiko aldaketa txiki batzuei zor zaie formen aniztasuna.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 12. orr.

Esaten ari garenaren adibide dugu, esate baterako, laborantza transgenikoaren erregulazio-prozesua.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 253. orr.

Ekainaren 28an ATBk erregulazio espedientea aurkeztu zuen.  Berria - Ekonomia   2004-07-22

Ontziolako zuzendariekin bildu da langileen batzordea, erregulazio espedienteaz aritzeko.  Berria - Ekonomia   2004-12-24

Onartutako testuak Legebiltzarraren «kezka» azaltzen du erregulazio eskaeraren ondorioz izango diren kaleratzeengatik.  Berria - Ekonomia   2004-06-08

Erregulazio programa bat da, produktu kimikoen merkatua baretzeko egina.  Berria - Euskal Herria   2004-10-29

Erregulazio-mekanismoak huts egiten duenean, bada, taupada-markagailu bat jarrita konpon daiteke arazoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 245. orr.

Bikoiztez bikoizte eratu dira, besteak beste, hemoglobinen moduko gene-familia asko, hainbat erregulazio-eragile eta immunoglobulinaren familiako geneak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 108. orr.

Erregulazio-sare berriak eratzea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 12. orr.

Bakterioen kasuan, erregulazio-elementuak atzemateko eta aztertzeko, zelularen analisi genetikoan oinarrituak ginen ia erabat.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 71. orr.

Erregulazio-esparru berrien bila.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 165. orr.

Handiagoak ziren-eta instituzionalizatze-bidean zen erakundearen erregulazio-premiak ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 28. orr.

Zirkuitu elektronikoen elementuekin pareka zitezkeen erregulazio-unitateok.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 70. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gizakietan eta ugaztun gehienetan, oso eraginkorra da tenperatura-erregulazioa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 179. orr.

Ur-horniketa eskasak, delinkuentziak eta ustelkeriak enplegu-erregulazioko gastuak bikoiz ditzakete herrialde pobreetan.  Berria - Gaiak   2004-09-29

Krisi horiek ekonomia errealetan izan dituzten ondorio egongaiztasun-eragileek, argi berretsi dute, "ber-arautzea" baino areago, nazioarteko finantza-erregulazioaren premia.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 187. orr.

Lan erregulazioan sei hilabete daramatenez, langabezia jasotzeko epea bukatu zaie batzuei.  Berria - Ekonomia   2004-10-13

Guatemalako enpresen %90 eta Bielorrusia eta Zambiako enpresen %70 agintariek enpresa-erregulazioa zelan interpretatuko duten beldur dira, «edozer espero daitekeelako».  Berria - Gaiak   2004-09-29

Izakien forma, haien tasunak, haien karaktereak, sistema horren barne-erregulazioaren baitan daude, elementuen jarduera koordinatzen duten eragin-trukeen jokoaren baitan.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 119. orr.

5 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Lan erregulazio itunerako 186 milioi bideratuta gertatu da hori.  Berria - Ekonomia   2004-05-14

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus