Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Batasun sistematikoaren ideia, printzipio erregulatzaile gisa, gauzen loturan batasun hura izadiaren lege orokorren arabera bilatzeko da baliagarria. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 240. orr.
Arrazoimenaren printzipio erregulatzailearen oinarria esakune hau da: itzulera enpirikoan muga absolutu baten esperientziarik ezin daitekeela aurkitu, eta beraz, ezta baldintza gisa enpirikoki erabat baldintzatugabea den ezein baldintzarik ere. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 196. orr.
Gure hautamen askearen aplikazioaren baldintzak enpirikoak badira, orduan arrazoimenak hor erabilera erregulatzailea baino ezin du izan eta lege enpirikoen batasuna eragiteko baino ez du balio. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 270. orr.
Arrazoimenaren erabilera erabilera erregulatzailea besterik ez da. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 229. orr.
Berdintasunak, hortaz, «arrazoiaren ideia erregulatzailea» izaten jarraitzen du, Kantek esango zukeenez. Berria - Kultura 2004-01-15
Ideia psikologikoak ezin du adigai erregulatzaile baten eskema baino adierazi. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 239. orr.
Gene askoren adierazpena modulatzeko, badira zirkuitu erregulatzaileak, haiek ere zenbait gene espezifikok gobernatuak. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 54. orr.
Sare erregulatzaileen sortze-ahalmena sareok hierarkizatuak eta konbinagarriak izateari zor zaio. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 12. orr.
Geneen adierazpena kiribil erregulatzaileek modulatzen dute. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 104. orr.
Jacques-en orduko interes nagusia zera zen: zenbait proteina erregulatzaileren tasunak ikertzea. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 71. orr.
Ederki ados daitezke arrazoimenaren interes formala baino ukitzen ez duten bi oinarri-esakuneak, heuristikoak eta erregulatzaileak soilik direnak. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 221. orr.
Adimen hutsaren oinarri-esakuneak a priori eratzaileak direla (matematikoak bezala) edo erregulatzaileak besterik ez direla ere (dinamikoak bezala), ez dute ezer barnebiltzen. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 123. orr.
Postulatu horiek oinarri-esakune erregulatzaile soilak direla eta oinarri-esakune eratzaileak diren matematikoetatik bereizten direla. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 104. orr.
Erregela horiek balio erregulatzailea baino ez dute izango, ez, ordea, eratzailea. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 104. orr.
Estatu-egitura erregulatzaileen hausturak, alabaina, nazioz gaindiko erregulazio- egituren posibilitatearen -eta egokitasunaren- auzia sortu du. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 101. orr.
Eskaintzak Mexikoko eta Espainiako erregulatzaileen baimena behar du, eta behin aprobatuz gero hogei eguneko epea du. Berria - Ekonomia 2004-02-03
arrazoimenaren printzipio erregulatzailea (5); arrazoimenaren printzipio erregulatzailearen (3); erabilera erregulatzailea (4); erregulatzaile bat (4); erregulatzaile gisa (7); erregulatzaile soilak (3); erregulatzailea baino (6); erregulatzailea baino ez (4); erregulatzailearen eskema (3); esakune erregulatzaile (4); ideia erregulatzailea (4); oinarri esakune erregulatzaile (4); printzipio erregulatzaile (12); printzipio erregulatzaile gisa (5); printzipio erregulatzailea (11); printzipio erregulatzailea baino (3); printzipio erregulatzaileak (7); printzipio erregulatzaileak baino (3); printzipio erregulatzailearen (7); printzipio erregulatzailearen eskema (3)