Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aitor Mendiluzek ohiko erregulartasuna erakusteaz gain distira handiko bertsoak bota zituen goizean. Berria - Harian 2005-12-18
Gizarte-desintegrazioko fenomenoen erregulartasun eta uniformitatearen eta gizarte-hazkundeko fenomenoen irregulartasun eta aniztasunaren arteko kontraste harrigarri hau sarritan aipatu dugu. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 331. orr.
Talde bikaina du, baina erregulartasuna falta zaio. Berria - Kirola 2006-01-26
2002an erregulartasunaren maillota irabazi zuen Tourrean. Berria - Kirola 2004-07-06
Analogiak erregulartasunaren alde jokatzen du, eta eraketa eta flexio moduak bateratzeko joera du. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 202. orr.
Burmuinak erregulartasunak bilatzen ditu izadian. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 179. orr.
Orduko denbora hark ustekaberik gabeko gurpilak bezala aurreratzen zuen, aukera berberak behin eta berriro eskainiz, eta erregulartasunak habetu egiten zuen mundu eta bizimodu haien sendotasuna. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 72. orr.
Ez zuen etapa bat bera ere irabazi, baina lasterketan izan zuen erregulartasunak eman zion garaipena. Berria - Kirola 2006-03-25
Izadia deitzen diogun agerpenen ordena eta erregulartasuna geuk sortzen dugu. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 9. orr.
Esaldi baten erregulartasuna hizkuntzaren legeen bidez definitzen den artean, eta proposizioarena logikaren legeen bidez, enuntziatuen erregulartasuna eraketa diskurtsiboaren beraren bidez definitzen da. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 135. orr.
Ez zaio kontrajarri behar enuntziatu baten erregulartasuna beste baten irregulartasunari [...], baizik eta beste enuntziatu batzuek ezaugarritzen dituzten enuntziatuei. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 165. orr.
Bariazioak erregulartasunez eraginda, kate luzeak osatzea da prozedura hauen guztien helburuetako bat. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 64. orr.
Versta bat edo bi atzerago, urrats segida batek jotzen zuen lurzorua erregulartasunez. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 228. orr.
Oinez doanak, badaki bere baitan duela indarra aurkitzen: patar gogorrean, izpirituak indarra neurri xuxenean manatzen duela, eta zangoek aldiz izpirituari erantzun goxoan erreferatzen diotela; ibiltzeak badauka halako erregulartasun baketsu bat. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 101. orr.
Murtziak ere erregulartasun handia erakutsi du denboraldi honetan. Berria - Kirola 2004-05-11
Beste erredundantzia batzuk egiturazko erregulartasun nagusiek eragiten dituzte, simetriak batez ere. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 71. orr.
Konposizio hitzak dituen musika-oihartzunak ere ez baitira ahaztu behar, film baten denborazko antolamendua erregulartasun jakin batzuen arabera, erritmo batzuen arabera kalkula daitekeela iradokitzen baitute. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 253. orr.
Rambuteau kaleko postuetan, egundoko azalore mordoak zeuden, erregulartasun harrigarriaz pilatuak, kanoi balak iduri. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 38. orr.
Aseguru-etxeak giza arazoen erregulartasun kalkulagarrian oinarritzen dira. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 459. orr.
Mundu erreal horren bi eskualdeak, higiduren erregulartasun aldagaitzen eremua (zeruko esparrua) eta gure mundua, kontingentea, aldakorra eta galgarria (zerupeko esparrua) bereizi zituen Aristotelesek. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 51. orr.
Errepikapenak bideratutako erregulartasun iraunkor batek arautzen du horrelakoetan testua, aukeratzen den sekuentzia edozein izanda ere. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 106. orr.
Ingelesaren egitura ikuspuntu formaldatzaile batetik jorratzen dugunean, be "izan" eta have "ukan" elementuen jokabide hau sakoneko erregulartasunaren erakusgarri bihurtzen da. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 97. orr.
Gertaera sinkronikoek, direnak direla, nolabaiteko erregulartasuna agertzen dute, baina ez dira aginduzkoak. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 127. orr.
Lote akastunak nolabaiteko erregulartasunez hurrenkatzen zituan, bost onak eta bat txarra. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 273. orr.
Zerua hodei astuna zen, hodei bakarra, urdinezko pitzadurarik gabea, eta ernegatzeko moduko erregulartasunez erortzen zen euria, ez gehiago, ez gutxiago. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 136. orr.
Sinkronian legeaz hitz egiten bada, beti antolamenduaren ikuspuntutik, erregulartasun hatsapenaren aldetik egiten da. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 125. orr.
Psikopatologiak, zientifikoa izateko nahia duen diskurtso legez, bera baino askoz lehenagokoa zen jardute diskurtsibo bat epistemologizatu zuen XIX. mendearen hasieran, Pinel, Heinroth eta Esquirolekin, eta jardute diskurtsibo honek bere erregulartasun-sistema eta bere autonomia eskuratu zuen denbora asko pasa ondoren. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 212. orr.
Erasoko talentua erregulartasun faltarekin uztartzen dute. Berria - Kirola 2006-03-05
Esaldi-atribuzio eta aditz-kopula teoria zaharra berrartzean, Port-Royaleko gramatikariek enuntziazio-erregulartasun bat ireki dute. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 166. orr.