Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Janinak ez zuen Chadefaud hanpurusa begiko, nahiz eta gerla aitzineko urteetan, Rachel eta Jacobenean sehi lanetan hasi baino lehen, harekin oheratzen zen erregularki. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 102. orr.
Kalitateko elgarretaratze musikal hauk, erregularki antolatzen ditu Biligarroak musika eskolak, haundi eta ttipien plazerra eginez. Herria 2004-04-15
Gertatu ohi da elkarren ondokoak diren bi terminok, erraz atzeman ohi den elementu bat -edo bi- soilik izan ohi dutela desberdina, eta desberdintasun hori errepikatu ohi dela erregularki zenbait bikote paralelotan. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 196. orr.
Dardarkari bat sortzeko organo artikulatzaileek oso laster egin behar dute dar-dar, irekitze-ixte laster eta erregularki errepikatuek [...] airea kolpeka botatzen duen errebote modukoa eginaz. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 63. orr.
Inertzia oinarrizko eta lasaigarri hori adierazi gabe [...] eurak aktiboki eta erregularki eratuak izaten dira. biak Auñamendi mendizale elkarteko kide ziren, eta erregularki mendira joateko usaia bazuten. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 198. orr.
Malgutasunez jokatu behar da, integrazio egitasmoa baldintzatzen duten hainbat irizpide kontuan hartuz eta erregularki ebaluatuz. Berria - Euskal Herria 2004-02-11
Jokolarien etorrarazteko, interesa eta dirua gastatzeko gogoa pizten ahalko dituen joko berriak erregularki proposatu behar zaizkie. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 109. orr.
Jakin minez leitzen zituen Monduteguyk guziz erregularki helarazten zizkion berriak: Luis Capet errege ohiaren epaiketa eta erailtzea, Ingalaterra eta Holandarekiko gerla, [...]. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 179. orr.
Hegazkin baten argia besterik ez zen, puntu gorri bat zeruan erregularki keinuka. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 141. orr.