Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Paperik gabeko milatik gora etorkinek itxialdia hasi zuten larunbatean Bartzelonako katedralean, Baldintzarik Gabeko Erregularizazioaren aldeko Batzarrak deituta. Berria - Mundua 2004-06-08
Erregularizaziorako ez ohiko prozedura hasi aurretik, Miguel Angel Fernandez Espainiako Gobernuak Bizkaian duen ordezkariak aurreratu zuen 18.000 langile atzerritar inguruk izango zutela bertan euren egoera legeztatzeko aukera. Berria - Harian 2005-05-11
Enpresok erregularizazio ekonomikoa aldarrikatu zuten eta tarifek, hiru urteren buruan, Europako Batasunekoekin bat egitea. Berria - Ekonomia 2004-07-28
Zelula-zikloaren erregularizazioa ikertzen jardun ostean, minbiziarekin lotutako proteina bi aurkitu zituen Andrew Koff biokimikariak. Berria - Gaiak 2004-11-30
Espainian otsailaren 7an hasi eta maiatzaren 7an amaitu zen etorkinen egoera arautzeko erregularizazio prozesuak Hego Euskal Herrian oso emaitza onak izan dituela azaldu dute Espainiako Gobernuak Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroan dituen ordezkariek. Berria - Harian 2005-05-11
Erregularizazio prozeduraren azken txanpan [...] omisio bidezko erroldatze agiri asko eta asko onartu direla ohartarazi zuen Peredak. Berria - Harian 2005-05-11