Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erregularizatu, erregulariza, erregularizatzen du ad erregular bihurtu, araupean ezarri.

Egoera erregularizatzeko planak.  Berria - Harian   2006-01-12

Deportatuen egoera juridikoa erregularizatzea zen helburu nagusia.  Berria - Euskal Herria   2006-04-20

Lege horrek ia erabat ixten ditu etorkinek hemen sartu eta euren egoera erregularizatu ahal izateko gaur egun eskura dituzten legezko bide bakarrak.  Berria - Euskal Herria   2004-02-14

SOS Arrazakeria taldeak Espainiako Kongresuak atzo onartutako Atzerritartasun lege berria gaitzetsi du, «soil-soilik lan arloa erregularizatzeko legea delako».  Berria - Euskal Herria   2004-12-31

Poliziarenean nire egoera erregularizatu eta gero, lana bilatu beharko nuen, banuen ostatu merke batean hilabete bat pasatzeko adina diru aurreztuta.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 164. orr.

Merkatuak erregularizatu beharra dago.  Berria - Kultura   2004-10-29

Osteguna da; etorkinak erregularizatzeko Espainiako Gobernuak jarritako epea bi egunen buruan bukatuko da, eta haiek irrikan daude muga zeharkatzeko.  Berria - Harian   2005-05-08

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

egoera erregularizatu (6); egoera erregularizatzeko (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus