Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erori egin da sinadura hori, harria uretara bezala, eta arrasto aldi berean erregular eta apetatsuek olatuak eta zurrunbiloak marraztu dituzte, eta izenpekoa osatu dute, tamaina urriko maisulana. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 88. orr.
Jon Maia ere erregular jardun zen. Berria - Harian 2005-12-18
Zabalak, beraz, arauzkoak eta erregularrak ziren adizkiei eman zien lehentasuna; ez zaharrenak zirenei, gehien erabiltzen zirenei, eta Euskal Herri osokoak zirenei. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 63. orr.
Hain zuzen, bidaia labur eta ertaineko zerbitzu erregular horietarako beste modelo bat prestatzen ari da taldea. Berria - Ekonomia 2006-03-16
Baionako eta Liverpooleko portuen arteko linea erregular bat sortu beharra da laster. Berria - Ekonomia 2004-10-13
Bidaia ertain eta luzeko linea erregularretarako Century da beste eredu bat: munduan gehien saldu den autobus eredua da, guztira 20.000 egin baitira azken urteetan. Berria - Ekonomia 2006-03-16
Erromatarrak ez ziren inoiz ibili nabigazio erregularrean kosta hartan: lehorretik aurkitu zituzten portu haiek, eta enbatak hara eramandako itsasontziei esker. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 44. orr.
Forma erregularren gainean osaturiko sintagma mota guztiak hizkuntzan sartu behar dira, ez hizketan. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 160. orr.
Formaldatzen dena fonema bat da; hortaz, gertakari bakartua da -gertakari diakroniko guztiak bezala-, fonema hori agertzen den hitz guztiak era ber-berean aldatzea ekarri ohi duena; alde horretatik dira guztiz erregularrak aldaketa fonetikoak. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 181. orr.
Aire kondizionatuaren ufakada epel erregularrak baizik ez zituen aditzen. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 54. orr.
Beste pixka batean egon zen aditzen, burua altxatuta, itxoiten bezala ohizko soinuren bati, soinu mekaniko erregularren bati. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 22. orr.
Danbadak geldoak ziren eta erregularrak, eta haien hotsarekin lur gainean lo zeudenak pixkanaka-pixkanaka iratzartzen ari zirela ematen zuen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 32. orr.
Léon saltxitxetarako haragia xehatzen ari zen haritzezko enbor puskaren gainean, kolpe geldo erregularrez. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 128. orr.
Isiltasuna palen soinuak baino ez zuen urratzen, ura jo eta jo, tarte erregularrez. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 114. orr.
Bizimodu osotara berri bati ekitean otordu erregularrak eta osasungarriak egin behar direla ez gogoratzea ere! Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 76. orr.
Bihotz-muskuluak ere kontrol-sistema integratu bat du, eta taupada erregularrak ematen ditu bizitza osoan ahalegin kontzienterik gabe. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 58. orr.
Musika arloko hitza da kadentzia, eta soinu edo mugimenduen erritmo edo errepikapen erregularra izendatzeko balio du. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 106. orr.
Isiltasuna, artean egunerokoari zerion tintaren tanta-hots erregularra izan ezik. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 269. orr.
Bestelakoa da orain proposatzen duen eredua: ez hasierako berezkotasuna eta xalotasuna, baizik eta bizitza erregularra, era monastikoan antolatua. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 277. orr.
ik beherago 5. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Erreforma horren bitartez, orain arte ez bezala (epaile baten aginduz ez bazen), Poliziak edozein herritako erroldan sartzeko eskubidea du, egoera erregularrean eta irregularrean dauden etorkinak kontrolatzeko. Berria - Euskal Herria 2004-03-06
Kontzeptualki artistak euskal estiloa azaldu nahi zuen, bi arima edo erritmo dituena: bata irregularra eta jarraikortasunik gabekoa; erregularra eta konstantea bestea. Berria - Kultura 2004-11-11
Urratsa neurri goxo eta erregular batean atxikiz, banoa gibelera so egiteko nahi errabiarekin. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 42. orr.
Gorabehera erregularrak nagusi dira ekonomian. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 108. orr.
Hizkuntza menperatu ez duen haurraren ahoskerako ordezkatze horiek ez dira nolanahikoak izaten, ezta noizbehinkakoak ere, erregular eta salbuespenik gabeak baizik haur bakoitzarentzat jabetze-aro bakoitzean. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 104. orr.
Gorputzaren mugimendu erregular eta sotilak. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 31. orr.
Denbora, bada -denbora psikologikoa behinik behin, hori baizik ez baitugu hemen kontuan hartzen-, ez da gutaz kanpoko jario jarraitu, erregular bat. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 103. orr.
Zineman berez geldirik dauden irudiak erabiltzen dira, irudi horiek kadentzia erregular batean pantaila baten gainera proiektatuz. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 51. orr.
Bokalismo monotonoa, baina oso alternantzia guztiz erregular eta gramatikalak sortarazten dituena. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 278. orr.
Cuzcon, enperadore inkaren gortean, heziketa-ikastaro erregular bat zegoen, azterketak egiten zirelarik zenbait fasetan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 87. orr.
Denboraren barneko errealitate horren produkzio jarraitu eta erregular hori. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 93. orr.
Martxa militar baten antzeko zerbait jotzen hasi zen txistuka, eta bere oinek erritmo erregularra jadetsi zuten haren konpasean. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 144. orr.
Danbadak geldoak ziren eta erregularrak, eta haien hotsarekin lur gainean lo zeudenak pixkanaka-pixkanaka iratzartzen ari zirela ematen zuen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 32. orr.
Urdaibai denboraldiko traineru erregularrena izan da, eta horrek eman die TKE ligako garaipena, baina erregularra izateak ez luke asko balioko puntaren puntan ibili izan ez balira. Berria - Kirola 2004-09-21
Txirrindulari erregularra naizela uste dut; 20 egunean antzeko mailari euts diezaioket. Berria - Kirola 2004-02-18
Jauregi segida bat ikusi uste zuen; erregularrak ziren, sekulakoak, beira bezain arinak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 25. orr.
Eskaileretan gora zetorrela aditu dudanean, bihotzak taupa egin dit, hain zen lasaigarria: zeren beldur izan hain mundu erregularrean? Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 28. orr.
Hotsak egitura akustiko erregularra du, musikala: maiztasun jakin bat eta horren ondorio den garaiera. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 98. orr.
Martin haren hortz erregularrei so, hipnotizaturik. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 132. orr.
· Cutty Shark botiletatik zurrupada txikiak edaten hasi zen, gero eta trago luzeagotan, harik eta leihoko arasan lerraturiko botila haiek kristalezko xilofono itxurako bat osatu zuten arte, isurkin horia gero eta beheratzenago, botila batetik bestera eskailera beherakor erregular bat sortuz, ahosoinu bat bailitzan. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 191. orr.
Geometria lauari amaiera ederra emateko [...] poligono erregularrak nola eraiki aurkezten du Euklidesek. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 157. orr.
Hamabi ariketa idatzi zituen lehenbizi, liburuko lehenbiziko hamabiak, eta Dodecaèdre deitu zion lehenbiziko sorta horri, poliedro erregular horren edertasunak iradokirik. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 8. orr.
Forma geometriko erregular eta irregular guztiak sor ditzake. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 283. orr.
Nola kalkulatzen da poligono erregular baten area? Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 141. orr.
Adibidez, planoan, zirkulu batean inskribatutako ezin konta ahal poligono erregular dago. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 163. orr.
Bost horiek dira poliedro erregular bakarrak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 163. orr.
Dodekaedroa, hamabi aurpegiak pentagono erregular dituena; eta ikosaedroa, hogei aurpegiak triangelu aldekide dituena. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 162. orr.
· Kupula erregular bat, biribila, goitik beheraino zinkezko xaflaz estalia. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 165. orr.
Azkenik, oinaztuak, elurra, euriak, hodeiak, haizeak nahikoa erregular gertatzen dira urtaroetan zehar. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 345. orr.
Txomin Elosegi [bertsolari] Hazpandarra biziki erregular aritu da, oreka galdu gabe, bai eta bere kide Ximun Cazaubon. Herria 2005-06-23
Zuzen jardun zuen, erregular eta hutsik gabe, eta horrexek eman zion lehen postua. Berria - Kultura 2004-10-12
Jon Maia ere erregular jardun zen. Berria - Harian 2005-12-18
Hasi eta bukatu, ariketa gehienetan hagitz erregular aritu zinen, txukun. Berria - Kultura 2004-03-30
Ezkurra, aldiz betiko mailan dabil, oso erregular. Berria - Kirola 2004-09-04
Astillero eta Hondarribia ere oso erregular aritu dira, baina Urdaibaik izandako garaipenak falta izan zaizkie. Berria - Kirola 2004-09-21
Korritu dudan probetan erregular jardun dut, sailkapeneko lehen tokietan. Berria - Kirola 2004-05-06
Orreagako kalonge erregular nintzen eta naiz oraino nahiz ez eiki behar nukeen bezainbatean. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 35. orr.
Lakarko guduak, armada erregularrak errege berriaren aurrean irrigarriro galdu zuelarik, karlistak adoretu egin ziren, baina garaipen eta harrapakin guztiengatik ere, Erregenahiaren kausa bere onenak emana zen. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 207. orr.
Betiko jarrera, aldiz, Ejertzito Erregularretara ez bolondres, baizik ordainduta eta lanbidea zen aldetik joatea izan da. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 61. orr.
Aurre-guardian Alhucemako Erregularren Tabor ospetsua zetorrela zabaldu zen. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 90. orr.
Alfereza zela; Erregularren alfereza, Alhucemako 8.eko Taborrean. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 209. orr.
Hantxe geratu zen, lurrean etzanda, ez zekien zenbat denboraz, izuari eutsiz, aurpegia berna moztuaren kontra, falangisten edo erregularren ahotsak garbi-garbi, solasa segitzeko moduan entzuten zituela. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 58. orr.
· irud/hed Unionistek "erregularren" euskal gudarostea osatuko dute orduan, Espainiak armatuta, eta, gudaroste horrekin, errukirik gabe odolez eta suz borrokatuko dituzte "euskal errebelde separatistak". Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 145. orr.
Berari esker, Don Karlosen armadak hogeita hamar mila gerlari erregular zeuzkan, eta berrehun eta berrogeita hamar mila matxinatu laguntzaile, ordokian, basoan eta mendian zabalduak. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 99. orr.
erregular aritu (5); erregular bat (8); erregular eta (8); erregular izan (3); erregularra da (7); erregularra eta (3); erregularra izan (6); erregularrak eta (3); erregularrak izan (9); erregularrak izan gara (3); erregularrena izan (6); eta erregular (4); eta erregularra (4); eta erregularrak (3); hots erregularra (3); liga erregularra (10); nbako liga erregularra (4); oso erregular (4); oso erregularra (3); traineru erregularrena (3)