Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
erregulaketa iz doitzea.
Erregulaketa obraren elementuak neurriz egoki doitzea da, bakoitza banaka eta denak oro har, erlazioak egokituz proportzioa lortzeko. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 530. orr.
Arkitekturan egiten diren lanak hauek dira: erregulaketa, grekoek taxis deitzen dutena; disposizioa, grekoek diathesis deitzen dutena; neurriratzea, proportzionatzea eta egokitzea, eta administrazioa, grekoek oeconomia deitzen dutena. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 530. orr.