Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erregu1 1 iz eskaria, eskuarki otoitza.

Erregu haren indarra izan zen, batik bat, gau hartan festa hartara joateko irrika piztu zidana.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 118. orr.

Haren erregu eta merezimenduei esker, Jainko ahalguztidunak itsuei ikusmena bihurtu zien.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 905. orr.

Senarrari erregu eta erregu jardun zuen morroiaren askatasunaren alde.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 856. orr.

Munduari eskari bat igortzeko bilduak zirela iruditzen zitzaidan, erregu bat oihukatzeko, geroago, gauzak hobeto ulertzen direnean, egin ahal izango den gauza bat eskatzeko.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 373. orr.

-Erregu baten berri eman behar diot berorren gorentasunari -erantzun zion polizi buruak-, hala eskatu didate eta.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 421. orr.

Alferrik izan ziren Nuñoren arrazoi eta erregu guztiak.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 162. orr.

Gizonak, irribarrez, lasaitzeko erregua egin zigun eskuaz.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 173. orr.

Nola edo hala, anaia zintzoaren erreguak egin zuen bide.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 206. orr.

Matronak harmailetan gora igotzen direnean beren erreguak egitera, ezin izaten dute kolomartetik elkarri besotik helduta pasatu, banakako ilaran baizik.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1570. orr.

Artilleroetako batzuen taldetxoa ere ikusi nuen, belauniko, zeruari erreguak eginez.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 173. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Jainkoaren gizonak etengabeko erregu kartsuen indarrez uxatzen zituen deabruak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 891. orr.

Haren zirrara salatzen zuen erregu kartsu hark nire gogoa berotu baizik ez zezakeen egin.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 147. orr.

Schenker doktorearen esku luze eta nikotinaz horituak erregu higuingarri batean elkartu ziren.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 106. orr.

Atearen hotsean, bi-hirutan begiak luzatu Tomasek, nor sartuko, eta denetan erregu isiletan ni, nahi zuena aurkitu eta nitaz ahantz zedin.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 110. orr.

Otoitz kartsuak, erregu umilak.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 303. orr.

Erregu guztiz umila Espainiako eta Portugalgo inkisidoreei.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 151. orr.

Jainkoaren santuari arren bai arren eskatu zion lagun ziezaiola bere zauri sakratuengatik, bere erregu ugariak malko-isuri ugariaren opariaz bustiz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 428. orr.

Horrenbestez, zaldun aitabitxi izendatzen dut berori, baldin eta onartu nahi badu gure erregu apala zama horren erantzukizuna berorren gain har dezan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 329. orr.

Honorio Aita santuarengana joan zen, erregu apalez eskatuz izenda zezala Hugolino Ostiako gotzaina bere eta beraren anaien aita eta jauntzat.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 245. orr.

Hilabete osoan gelditu zen San Frantzisko hiri hartan, bertakoen erregu debotoek behartuta.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1095. orr.

Ez zuten haiek horregatik beren barrea eta lana utzi, ezta hegazti Santxok ere bere antsiak, erregu txarrez eta onez oratuak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 55. orr.

Bidazti ezkon xuriari egindako erregu nolabaiteko bat.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 220. orr.

Irrika bizi bat, maitatua izateko irrika, bizimodu hits hartatik libratuko zuen maitasun baten erregu etsia.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 219. orr.

Azken erregu baten agiria izan zitekeen, azken aukera baten eskaintza.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 16. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kikori begiratu nion erregu aurpegiz. Gorazarre laburrak, gorespen-kantak eta erregu-otoitzak.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 121. orr.

Belarrira eta ahapeka hitz egin nion, inork entzuteko beldurrez baino, erregu-tonu egoki baten bila.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 59. orr.

Aurpegira begiratu nion Rufusi, bazen haren begi bustietan halako erregu kutsua.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 257. orr.

Erregu ukitua zuten begi izutuekin begiratzen zion noiz bukatuko zain.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 76. orr.

Erregu-oihua eta esker onezko kanta.  Elizen arteko biblia   Sal 28,1 tit

Istorio bat, c'est ce qu'on appelle une historie -esan zuen bisitariak, etsipena aurpegian eta erregu-ahotsez.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 267. orr.

Berak, denak berari erreguka ikusi zituenean, halako erregu beharrik ez zela esan zien, aginte indarra aski zenean.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 89. orr.

Bi barruotatik serora otoitz-egileen erregu-eresi fin errepikakorrak hedatzen ziren nekagaitz aire epelean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 183. orr.

Behinik behin, honela mintzatu zitzaion, erregu-antzeko ahotsez.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 86. orr.

Datu horietan oinarrituz, Nazioarteko Erregu Agindua indarrean jartzeko eskatzen dugu.  Berria - Euskal Herria   2004-05-27

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Otoitz-erregu bat, jakina, lipuari.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 14. orr.

5 erregu egin ik erregutu.

Erregu egin zion, gero, lehenik eta behin hiru aldiz jotzeko txirrina, eta hurrena bi aldiz, sartzen utz ziezaion.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 121. orr.

Erregu egiten dizut, Max, aski da!  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 56. orr.

Ai, ai! erregu egiten dizut, erregu egiten dizut, bila itzazu, mesedez.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 321. orr.

Erregu egiten dizut, ez nigatik, Elsa eta umeengatik baizik.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 56. orr.

Beti etxean gelditzen nintzela ikusita, erregu egiten zidan, musika horren gogoko banuen ea zergatik ez nintzen erromeriara joaten.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 120. orr.

Esterri erregeagana joateko agintzen ziola esan zion, erregearen onginahia eskuratu eta bere herriaren alde erregu egiteko.  Elizen arteko biblia   EstGr 4,8

Kanpoan, kopeta beirategiaren kontra jarrita, ume bat negarrez ari da, 'Ama! Ama!' erregu eginez ahopeka.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 125. orr.

Ez eduki ezeren kezkarik, baizik eta, gorabehera guztietan, agertu Jainkoari zeuen eskabideak, otoitz eta erregu eginez eta eskerrak emanez.  Elizen arteko biblia   Flp 4,6

Barkatu oraingo honetan ere nire bekatua eta egiozue erregu zeuen Jainko Jaunari, heriotza-zigor hau alden diezadan.  Elizen arteko biblia   Ir 10,17

Oihuka degiot Jaunari deiadar, oihuka degiot Jaunari erregu.  Elizen arteko biblia   Sal 142,2

Aitak hegazkina erori ez dadin egingo du erregu; amak, gainera, Venezuelatik emakume txarren bat ekar ez dezadan.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 9. orr.

Administrazioari nolabait lotutako zerbait idaztea egin dio erregu neskak.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 119. orr.

Uretako autoan eramanen ote zuten egin zion erregu alkatearen idazkariari.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 25. orr.

Zuri dei egin nizun, Jauna, zuri erregu: [...].  Elizen arteko biblia   Sal 30,9

Mesedez janzteko, nik erregu.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 91. orr.

· Ahantz ezazu zure alaba naizela, Mahmut Khan, erregu bat egitera heldu natzaizu.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 53. orr.

Herriko gizon aski sinple bat bere aitatzat hartu zuen eta erregu hau egin zion: bere aitak madarikatzen zuen bakoitzean, berak, aldiz, bedeinka zezala. egunero, erregu bera egiten nuen neurekiko: has zitezela kurduerazko klaseak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 286. orr.

Bi erregu egin zizkiola Jainkoari, eta bien erantzunak jaso zituela: batean Jainkoari (gorets bedi!) eskatu zion jakinaraz ziezaiola Bere egiazko esentzia; bestean, lehenik egina berau, Bere atributuak ezagutaraz ziezazkiola.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 132. orr.

Erregu eta eske egiten dizut Jaunagan, ene laztana, utz dezazula zuhurki eta zentzuz laztasun hori.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1202. orr.

Gizaki guztien alde eskari, otoitz, erregu eta esker-emateak egiteko eskatzen dizut.  Elizen arteko biblia   1 Tm 2,1

Deiadar handiz eta negar-malkoz egin zion otoitz eta erregu heriotzatik libra zezakeen Jainkoari.  Elizen arteko biblia   Heb 5,7

Gizonak, irribarrez, lasaitzeko erregua egin zigun eskuaz.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 173. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus