Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erregresibo 1 izond atzerantz egiten duena, erregresioa dakarrena.

Atzeranzko jarrerak edo jarrera erregresiboak.  Berria - Euskal Herria   2006-03-10

Bigarren ikuspegi hau, gutxiespenezkoa, emozioa une bateko erregresio gisa ulertzen duena, da nagusi ikuskarizko irudiari buruzko literatura guztian.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 117. orr.

2 zergez mintzatuz, errenta altuak areago zergapetzen ez dituena.

Beste sailkapen baten arabera, zerga progresiboak (sarreren arabera tasa aldakorrak dituztenak) eta erregresiboak (tasa bakarrekoak) bereizten dira.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 36. orr.

Zerga erregresiboetan, berriz, zerga-tasa bakarra izaten da; BEZaren eta beste hainbat tasen kasuan, esaterako, gizabanako guztiek, errenta edo aberastasun maila oso desberdinak dituztela ere, berdin ordaintzen dute.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 37. orr.

UGTren esanetan, Espainiako Gobernuak bere interesen arabera erabiltzen ditu Toledon adostutako arauak, «aurrekontuak moldatzeko, erreforma fiskal erregresiboak egiteko eta errealitatea ezkutatzeko».  Berria - Ekonomia   2004-01-10

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus