Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erregistratzaile (orobat errejistratzaile) 1 izond erregistratzen duena.

Rigaudek kutxa erregistratzailea itxi eta kristalezko atetik denda-ostean sartu zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 95. orr.

Tom ez zen saltzailea, eta ez zuen inoiz ere kutxa erregistratzailean lan egiten.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 29. orr.

Lanean ari dela jantziko du, eta gero, gauez, kutxa erregistratzailean utziko du gordeta.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 113. orr.

Jabeak luze gabe bidali zuen, kutxa erregistratzailean eskua ezartzeagatik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 155. orr.

Atsoak nekez lortu du jantzi beltz batean bildutako gorputz bigun hori kaxa erregistratzailearen eta besaulki tapizatuaren artean sartzea.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 24. orr.

• 2 iz erregistro publiko baten ardura duen pertsona.

Joaquin Maza Erauskin eta Jordi Cantillo Fontanals akziodunek egun horretan onartutako kontuak forma akats bategatik Gipuzkoako Merkataritzako Erregistroan ez inskribitzeko eskatu diote erregistratzaileari.  Berria - Kirola   2004-11-24

Kolejio-erregistratzailea: 14. mailako funtzionarioa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 110. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kutxa erregistratzailean (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus