Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gutxienez bi bidaia Leipzig-eko SS Leibstandarte Adolf Hitler erregimentuaren Aginte Nagusira. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 135. orr.
Erregimentu berean geundenan, ingeniarien 2-41ean. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 192. orr.
Northpoint Bank and Railway-tik ihesi zihoala Tennesseeko 44garren Erregimentu Beltzarekin elkartzeko, lortu zuela uste zuenean ohartu zen beste erregimentu beltz batera heldu zela, New Jerseyko komandante baten mendean zegoena. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 359. orr.
Aberatsa da, goimailako gizona da, ...ko errejimentuko koronela da. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 128. orr.
Gaueko dantzaldi osoan, Preobrajensyko eta Pavlowskyko errejimentuen musika bandak etengabe aritu ziren beren errepertoriotik hautatutako polka, mazurka, scottish eta baltsik ederrenak jo eta jo. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 25. orr.
Irkutskeko goarnizioan une hartan kosakoen errejimentu bat zegoen, bi mila soldadu oinezko guztira. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 415. orr.
Mezu bolivartar hau Araguako Parakaidisten Erregimentuan eta Valenciako Brigada Blindatuan dauden soldadu ausartei zuzendurik dago. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 89. orr.
Argi entzun zuen nola eraikinaren kantoi baten atzetik, eskuinaldetik, soldaduak irteten ziren, erregimentu oso bat Biharamunean, bidean aurrera doa erregimentua, joanean, Somme aldera. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 68. orr.
Klase ertaina ere, legelari eta beste profesional batzuek osatua, behar zen, erregimentuko ofizialen baliokide gisa, eta mendeko-andana bat oinarrizko soldadu arrunten parean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 85. orr.
Zuen telefono zenbakia eman digute, baina ez dakigu Weber standartenführerra zuen erregimendukoa ote den. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 229. orr.
Horrelako handikiek, berez bakarrik, erregimenturik gabeko koronel-gorputz bat osatuko zuketen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 85. orr.
Briones kapitainaren erregimentua aurreko taldean zegoen. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 198. orr.
Berunezko soldadutxoen bilduma txikia zeukan -husarrak, granadariak, korazariak...-, eta inoiz, egongelan, [...], elkarrekin kolaz pegatutako pospoloekin erregimentuak eta brigadak osatzen zituen, eta Ulm-eko edo Borodino-ko batailak berreraikitzen zituen. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 92. orr.
Asturiasko errejimentu-buru egiten zuen José Gregory koronel giria, preso altxatu ditek gutarrek. Txillardegi «Putzu», 1999 - 254. orr.
Guk, berriz, kontra egiteko, indar hauek genituen: 48 infanteri batailoi, 3 zaldieri errejimentu, eta 2 ingeniari batailoi; gehi 1.200 zaldi eta 85 kanoi. Txillardegi «Putzu», 1999 - 275. orr.
Nik zera nahi nuke: soldadu-erregimentu oso baten aurrera bakarrik irten, eta pistola automatikoarekin haien kontra tiroka hasi. handik gutxira, Aleksandra Stepanovnak etxetik ihes egin zuen zaldieri-errejimentu bateko kapitainorde batekin. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 67. orr.
Egin kontu hiritik hiru verstara dragoi-errejimentu bat zegoela; eta sinetsiko didak ofizial guzti-guztiak, berrogei inguru, hirian zebiltzala? Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 101. orr.
Lantzari-erregimentu bat Pasealeku Zabaletik kargan etorri zen, gorosti-hostoekin armatuta, horrek zauri ikaragarriak eragiten baitizkio etsaiari. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 241. orr.
Bigarren Mundu Gerra pizteaz bat langile erregimenduak desegin eta ahal zuenak ahal zuen lekura jo zuen. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 65. orr.
"Zein borrero errejimentutakoa da koldar heste-ustel hori?" galdetu zuen Mikadoak. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 274. orr.
Zuhaitz adarrak txori erregimentuen azpian makurtzen ziren. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 87. orr.
Zabalgunez zabalgune, lore multzoak aurkitzen ziren, edo zuhaixka zerrendak ibilaldi bat egiten ari diren eskolaumeak bezala zerrendan jarriak, arrosa landare bikainak edo fruitu arbolazko erregimentuak. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 130. orr.