Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Espedizioaren helburua Machado diktadorearen erregimena behera botatzea da. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 33. orr.
Kerenskyren erregimena porrot hutsa izan zen, lastorik gabe adreiluak egiteko zereginaren zama baitzuen: hau da, gobernu parlamentarioa egitea, horretarako klase ertain sendo, gaitu, oparo eta eskarmentaturik izan gabe. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 216. orr.
Denbora gutxi neraman Triesten, baina nahikoa Mussoliniren erregimenak eragindako zentsurak eta hitz egiteko beldurrak estali ezin zuena ikusteko. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 255. orr.
Washingtonen Francoren erregimena onesteko gertu ziren. Berria - Kultura 2004-09-23
Uste duzu Estatu Batuek Espainiako erregimena sostengatuko dutela? Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 140. orr.
Perry komodoroaren eskoadroia Japoniaren uretan K.o. 1853an agertu eta hamabost urteren buruan, ez zuten bakarrik Tokugawa erregimena eraitsi, honek huts egin zuelarik egoerak eskatzen zuen mailan egoten; haren lekuan beste erregimen bat, goitik beherantz mendebaldartze-mugimendu orokor bat abiarazteko gauza zena. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 210. orr.
Truke finkoko erregimen batean ezinezkoa baita nazio mailan finantza-liberalizazioarekin adostuko den diru-subiranotasunik bideratzea. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 173. orr.
Truke-tasa malguen erregimenaren berezko egongaiztasuna. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 95. orr.
Autonomoen Erregimenaren gutxieneko kotizazio oinarria nahi du EHNEk, baina egun nekazariek duten erregimeneko %18,75 tasaren azpitik. Berria - Ekonomia 2004-08-27
Kontraesan batzuk aurkitzen dira proposizioen edo asertzioen maila hutsean, ahalezkoak egin dituen enuntziazio-erregimenari inolako eraginik egin gabe. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 174. orr.
Erregimen Zaharraren erorketa argi da noiz gertatu zen Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan: 1789an. Erregimen Zaharraren aurka dagoelako, haren despotismo, bortxakeria eta hilketak ezin dituelako ikusi. Berria - Kultura 2004-05-05
Izan ere, Frantziako Kode Zibila zerbait bada, aurreko erregimen politikoaren lege haustura da. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 11. orr.
Mussoliniren erregimen faxista Italian; eta Hitlerren erregimen nazional sozialista Alemanian. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 216. orr.
Erregimen komunistaren garaian Errumaniako literatur kritikaririk irakurriena izan zen Duvrescu. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 163. orr.
Erregimen frankistaren aurkako borrokan. Leninen alderdi bakarreko erregimen diktatorialaren arrakasta. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 66. orr.
Erregimen militarrak «barne gerra» zegoela argudiatu izan du atxiloketak justifikatzeko. Berria - Mundua 2004-11-30
Nazio berriaren fundatzaileak -beste Kemal bat, Mustafá Kemal Ataturk-, kalifatoaren ordez erregimen presidentzialista ezarri zuen, alfabeto latinoa jarri eta emakumeei legearen aurreko berdintasuna onartu. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 7. orr.
Berezitasun batek, ordea, eginkizun garrantzitsua beteko du geroko bilakaera ekonomikoan, erregimen feudalaren beheraldia hasia denean. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 22. orr.
Japonia eta Txinako mendebaldartze-mugimenduak biak aurkitu ziren bertako erregimen ekumeniko ongi ezarria bukatu eta ordezteko zeregin ikaragarriaren aurrean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 210. orr.
Erregimen inperialaren laguntzaile leialen koloniak –solda duak zerbitzu aktiboan, milizianoak, beterano kargugabeak edo zibilak izan daitezkeenak- edozein komunikabide-sistema inperialen osagai dira. penintsulan bostehun urteko erregimen musulmana ezarri zuten. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 40. orr.
2003. urtean gizarte segurantzak pilota enpresek euren langileei erregimen orokorreko kotizazioa ordaindu behar zutela agindu zien. Berria - Kirola 2006-04-05
Lasagabasterri erantzunez helarazitako informazioan dioenez, 386 preso daude erregimen itxian. Berria - Euskal Herria 2004-06-11
Oso gutxi dira Hego Euskal Herrian erregimen irekian dauden presoak. Berria - Euskal Herria 2004-09-21
Autonomoen Erregimenaren gutxieneko kotizazio oinarria nahi du EHNEk, baina egun nekazariek duten erregimeneko %18,75 tasaren azpitik. Berria - Ekonomia 2004-08-27
Irakek ez du inoiz erregimen justu bat ezagutu. Berria - Harian 2005-10-15
Espainiak bere Iraultza deitu ohi dena abiatu zuenean, erresuma zaharrean ez zen gelditzen Antzinako Erregimenik iraultzeko: Errege familia Baionan zegoen, lurralde osoa Iraultzaren soldadu frantsesek okupatua, eta Cadizko hiria setiatua. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 51. orr.
Espainiar hiri-estatu kolonial horiek atzerriko erregimen arrotzaren antolaketa administratibo eta judizialerako zelula gisa balio izan zuten. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 42. orr.
Atzerriko otomandar erregimenaren pean greziar komunitate kristau ortodoxo menderatua ere neurri batean deserrotua izan zen bere lurraldetik. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 200. orr.
Azken batean, sakabanatzearen eta kartzelako erregimen bortitzaren beste biktima bat besterik ez da, gixajoa, beste asko bezala. «Bizia lo», 2003 - 128. orr.
Errusiar erregimen pankomunista. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 452. orr.
Akemenestar erregimena bat-batean seleukotarren eta azkenean, Eufratesen mendebaldera, erromatarren erregimenak ordeztu zuenean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 29. orr.
1970eko hamarraldiaren hasieran, truke-tasak flotaziozko erregimenera igaro zirenean. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 79. orr.
Euskotarren ahaleginek huts egin zuten, beren aliatu ustez nagusi Ameriketako Estatu Batuek ez baitzuten ezer egin Espainian erregimen aldaketarik, artean behintzat, gauzatu zedin. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 254. orr.
Freuden patriarka-erregimenean, eguneroko aita gizajoa ez da inoiz Aita sinbolikoaren parera iristen. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 70. orr.
Ekonomi erregimen berriak ezin zezakeen iraun. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 251. orr.
Eskubidea eta erabilera bereizten direnean gobernu erregimenak munduaren antza hartzen du; hemen, Jainkoak, lehenengo motoreak, kausa bigarrenez sortzen ditu efektu naturalak. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 162. orr.
Espainiako Autoreen eta Editoreen Elkarteko langileak «izu erregimenean» bizi direla salatu du langile batzordeak. Berria - Kultura 2004-07-07
Ernest Hemingwayren itzulerak diktadura erregimenari mesede egin zion. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 270. orr.
Estatutu egitasmoak Espainiako Konstituzioa ez ezik, foru erregimena ere «indargabetu» nahi duela. Berria - Euskal Herria 2004-11-11
Enrique Rodriguez Galindo Guardia Zibileko jeneral ohia espetxe erregimenez aldatzeko erabakia baliogabetu du Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako epaileak. Berria - Euskal Herria 2004-04-03
Hala, urraketa horiei erreparatuta, defentsa ezin dela Konstituzioak ezartzen duen moduan garatu eta «egungo berme eta demokrazia erregimena» hausten dela dio Oleagak. Berria - Harian 2006-01-10
Garapen-bideko herrietan eta Europa Ekialdean, pribatizazio-programak zabaldu izana, inbertsio-erregimenaren liberalizazio etengabearekin batera. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 73. orr.
Artean epaitu gabe nengoen, baina ETAko presoa nintzela eta segurtasun erregimen berezia ezarriko zitzaidala esan zidan. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 195. orr.
Irakasle gehienak erregimenaren aldekoak genituen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 65. orr.
Oraingo PC klandestinitatean ari da borrokan, faxismoaren kontra eta demokraziaren alde, eta badu indarrik, bai hemen, bai nazioartean, erregimena kolokan jartzeko. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 61. orr.
Beraz, turistak erakartzearen aldetik, Errepublikaren zale ohi Ernest Hemingway Nobel sariduna etortzea berez ere baden propaganda, ezin hobeto datorkio Erregimenari. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 293. orr.
Gerra amaitu ostean diplomatiko karrera egin zuen, harik eta Erregimenak Gorteetako diputatu izendatu zuen arte. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 321. orr.
Erregimena egiten ari naiz. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 46. orr.
"Ez zinen egiten ari mehetzeko erregimena?", esaten zuen Mirandak. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 235. orr.
Noiz edo noiz mehetzeko erregimena egitea erabakitzen zuen, eta jan-neurrian jartzen zen, eta bere buruarekin probatzen zituen debalde ematen zizkioten botika batzuk. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 230. orr.
Erregimen berria hasi eta hilabete baten buruan Hurtado hobeto zegoen; janari urri eta landareki hutsezkoak, bainuek, aire zabalean jarduteak nerbiorik gabeko gizona bihurtzen zuten. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 232. orr.
Okela-erregimen harekin eta bero harekin, Andres urduri zegoen beti. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 202. orr.
Proba jokatu aurreko azkeneko egunetan erregimen zehatza egiten dute, eta errekuperatu gabe erregimena egiteak kaltea eragiten die. Berria - Kirola 2004-12-08
antzinako erregimenaren (3); aurreko erregimenaren (4); beste erregimen (3); duen erregimen (4); duten erregimen (3); erregimen aldaketa (10); erregimen aldaketaren (3); erregimen bat (3); erregimen berezia (4); erregimen berria (4); erregimen berriak (4); erregimen berriaren (3); erregimen frankistaren (5); erregimen harekin (3); erregimen horretan (3); erregimen irekia (4); erregimen irekian (3); erregimen komunista (3); erregimen komunistaren (4); erregimen komunisten (3); erregimen orokorra (5); erregimen politiko (3); erregimen politikoarekin (3); erregimen politikoarekin bat (3); erregimen zaharraren (5); erregimen zaharreko (3); erregimena amaitu (5); erregimena amaitu eta (3); erregimena erori (3); erregimena onesteko (4); erregimenak eta (4); erregimenaren aurkako (4); erregimenaren eta (3); erregimenaren kontra (4); erregimenaren kontrako (4); erregimenaren pean (4); eta erregimen (14); eta erregimenaren (3); francoren erregimena (10); francoren erregimena onesteko (4); francoren erregimenak (4); galindoren erregimen (3); galindoren erregimen aldaketa (3); husseinen erregimenak (4); saddam husseinen erregimenak (3); zen erregimen (3); zituen erregimen (4); zuen erregimen (5)