Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hildakoak eta sufrimenduak gogoratzeko aitzakiaz, propaganda militarista, gerrazale eta erregezale zikina egiten da! Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 323. orr.
Nik neuk, euskal foruzalea bai, baina oso erregezale ez naizen joxemaritar honek, oso hotz hartzen nituen errege-famili arteko gorabehera horiek. Txillardegi «Putzu», 1999 - 246. orr.
Guareschi, berez, eskuindarra, erregezale eta antikomunista izan zen, antikomunista amorratua gainera. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 11. orr.
Legitimista eta erregezalea zenez, Cromwellen ustezko errepublikaren diktadura puritanoaren aurka, ez zituen konbentzitu. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 10. orr.
-Boluntario erregezaleak -esan zuten besteek. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 180. orr.
Pariseko errefuxiatu erregezaleak [...] beraz, Ingalaterrara itzultzea erabaki zuen. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 10. orr.
Ingalaterran izan zen Parlamentuzaleen eta Erregezaleen arteko gerra zibila aipatzen du. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 294. orr.
Alde batean, erregezaleak baitzeuden, eta bestean Han hil omen zuten garai batean zergak kobratzera etortzen zen erregidorea.errepublikazaleak. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 202. orr.
Errusiako Sinodo Santuko apezpiku eta popeak ez zeuden oso gustura San Petersburgora etorri eta agintearen goren gradura iritsi zen siberiar baldan eta lizun harekin; politiko erregezale eskuindar gehienak ere ez ziren oso pozik etorri berriarekin. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 251. orr.
Eskoziar garaituak, erregezale porrokatuak, eliza erreformatu presbiterianokoak, katolikoak eta irlandarrak elkartu egin ziren [...] eta Charles II.a -lepoa moztutako erregearen semea- izendatu nahi izan zuten errege. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 220. orr.
Herrian erregezale asko dago oraindik. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 12. orr.