Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Duela orain bost hilabete Kaston (Flosse) Polinesiako erregetxoak galdu zituen hauteskundeak, gutiz behar bada, bainan galdu: 28 zituen alde, 29 kontra aldiz. Herria 2004-10-28
Erregetxo bat bezala bizi zen ugarte haietan, eraikiz palazio edo jauregi eder bat lehendakariarentzat, ukanez zerbitzari hanitz, beretzat eta familiarentzat etxe batzu diru publikoarekin ordainduak. Herria 2005-05-05
Ni horrek nau kezkatzen ez baigira gehiago Errepublikan bizi, erregetxo bat dugularik bere botere guziekin. Herria 2004-07-22
Pausatu zen duela 30 urte, zenbeit xanpaña botoila hustu zirela egun hartan, euskaldunek bereziki ospatzen zutela erregetxo horren erreinuaren bururatzea. Herria 2005-11-24
Egia da kasik lau urte iragan direla, higatu dela Errepublikako erregetxoa. Herria 2005-12-22
Beste paraje batzuetan, berriz, Erregeen bezperako diru-eskean, kaiola baten barruan erregetxoa daramate preso. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 493. orr.