Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erregetu, errege(tu), erregetzen 1 da/du ad errege bihurtu.

Beren semea, Carlos, Viana-ko printzea, ez da sekulan erregetuko, zeren eta bere aitak ez baitio uzten eskubide hori.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 152. orr.

Eta huna nola erregetua den: Egun batez xori eta hegaztin guziak hasi omen ziren apostuka zoin gorago altxa airetan; gorena altxatuko zena guzien errege izanen zela.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 67. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Arrais-Orantza horrek, Bizkai aldeko Buzkantza hitza ekarri dit burura, eta gure eskekantak, eta, nola ez, baita gure Santxopantza erregetu honen auzia ere.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 162. orr.

Horra nere "babamutil erregetuak", horra nere "chicos rey de la faba" mututuak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 60. orr.

Zortzi orenak arte ez dut nehor hartuko, ezta zaldun erregetua bera ere: ez du behar adina buru hain eginkizun handirako.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 43. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus