Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erregetiar izond/iz erregearen aldekoa; errepublikaren aurkakoa.

Beharbada, Napoleon III eta Eugenia de Montijo bikote erregetiarra gehiagotan ere itzuli zelako.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 44. orr.

Baina hemen bozak izan zirelarik, Etcheverry erregetiarra eta "Eskualdunak" sustengatzen zuena, presentatu zen eta ez pasatu.  Herria   2003-12-04

Gizona bunetarekin sortu zen, eguneroko urratsetan nehoiz ez zuen kitatu eta pariatzekoa zen garaitezintasunezko seinale erregetiarra hobira eta Josafateko Soroetara eramango zuela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 324. orr.

Zioten euskaldunak errepublikar izan zitezkeela, Ameriketan apezpiku guziak errepublikarrak zirela, ez zela erregetiarrik han, eta Europako Euskal Herrian ere izaiten ahal zela errepublikar ona.  Herria   2003-12-04

Horra non Chapalangarra jenerala, soberaxko hurbildurik, tiro batez aurtikitzen duten, hil-hotza, izkuturik edo gorderik zeuden erregetiar batzuk.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 156. orr.

Elektrizitatezko lanpek, [...] zurbil bihurtzen zituzten, beren argi nakaratu, misteriozko eta erregetiarren pean, gas sareak, gas zikin gaiztozkoak, eta kolorezko kristalezko lore-sortak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 359. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus