Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jai honen izenak Asuero persiar erregearen erregeorde Hamanek Persiako juduak suntsitzeko data aukeratzeko egin zuen zozketa gogoratzen du. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 224. orr.
Eskualdeetako buruzagiak, erregeordeak, gobernariak eta errege-funtzionarioak juduen alde jarri ziren, Mardokeoganako beldur-ikaraz. Elizen arteko biblia Est 9,3
Francisco Cisneros, Juan Sepulveda, Armand Richelieu, Jacques Bénigne Bossuet bezalako kardinale, apezpiku, erregeorde, gobernadore edo teologo ilun, oker eta leun. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 25. orr.
Erregeordea bera zuen aitzinean, Alonso Idiakez Butroe-Muxika, Aramaioko kondea. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 147. orr.
Aitzinazaleen matxinadek atzerrira behartu zuten Maria Kristina erregeordea 1840an, eta orduan Esparterok hartu zuen boterea. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 97. orr.
Onartu berria zuen Nafarroako erregeorde Alonso Idiakez Butroe-Muxikaren proposamena, 1592ko urtarril hotz hartan, Iruñean. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 296. orr.
Goako erregeordeak partikularrei ematen zizkien pribilegio esklusiboak. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 21. orr.
Heldu zen prozesionea Urkabeko Plazarat; jarri zen tribunan, ikuskizunaren presiditzen, erregeordea; jarri ziren ondoan bertze autoritate zibilak, baita Urbiaingo alkatea eta herri etxeko karguak ere. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 434. orr.
Lehen hilaren hamahiruan erregearen idazkariei dei egin eta Hamanek agindu bezala idatzi zituzten gutunak, eta erregeorde guztiei, eskualdeetako gobernariei eta herri guztietako buruzagiei igorri zizkieten, nori bere eskualdeko idazkeran eta herriko hizkeran. Elizen arteko biblia Est 3,12
Hala nahi izan zuen eta hala erdietsi ere zuen, erregeordearen fabore berezi baten bidez, bere bi semeek -gure aitak eta osaba Joanikotek- Parisen ikas zezaten. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 27. orr.
Kementsu agertuz gero, litekeena da Ingalaterrako erregeak erresuma ttiki bat ematea eta zu erregeorde izendatzea. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 147. orr.