Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hauek, batez ere, bizkarrezur muineko zelulen erregeneraziorako dira onak. Berria - Gaiak 2006-03-07
Printzipio ezezagunak, demokraziaren etorrera, gizarteen erregenerazioa hartu zituen ahotan, dena hain modu bitxian nahaspilatuz, ezen Lisak sorbaldak jaso baitzituen, ulertu gabe. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 228. orr.
Espainiaren erregenerazioa berriro bere baitara -arimara- itzuli eta horren berezko indarretan biziberritzean soilik etzango da. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 70. orr.
Izpiritu eta jeinu nazionalaren araberako filosofia liberal batek [...] erreforma, erregenerazioa eta bakea, dena ekarriko du. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 41. orr.
Badirudi ez dela posible iraganaren ahanztura pragmatiko bat, erregeneraziorako tarte gutxi geratzen dela, susmo txarren kutsu hori ezin daitekeela guztiz aratz, xahu eta purifikatua laga. ELAren ustez, HZ baliogabetzeak erakusten du Espainian izan den gobernu aldaketak ez duela ekarri «beharrezkoa zen erregenerazio demokratikorik». Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 43. orr.