Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erregeneratu, erregenera, erregeneratzen du ad birsortu; onbideratu.

Baliabideak emanez gero, gorputzak birsortzeko edo erregeneratzeko ahalmena du.  Berria - Harian   2005-07-02

Geografiak egiten duen arima ezin da erregeneratu lehenbizi geografia erregeneratzeke.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 164. orr.

Mila bider madarikatu dut neure egoera, baina aitortu behar dut gaixotasunak erregeneratu egin ninduela.  Herria   2005-02-10

Liberalek hain zuzen "erregeneratu" beharreko jende baldar, elizaren eta tradizioen jopu, ezjakin, trauskil, apatikoa kausitzen dute herria.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 62. orr.

Gaztelako herrixketan, paisaian, historian, literaturan, arima espainolaren bila eta bila dabiltzanak, hura erregeneratzeko lehian dabiltza denak.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 168. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus