Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Antiokian sartu eta Asiako erregegoa hartu zuen eta bi erreinuetako koroaz jabetu: Egiptokoaz eta Asiakoaz. Elizen arteko biblia 1 M 11,13
Herri zokoratu eta kolonizatu baten itxura baldin bagenuen, Humboldten arabera, XIX. mende hastean, ez daiteke hainbat ontu gure zortea Frantziaren edozein inperio, erregego ala errepublika irudiko Estatu-Nazio subiranoaren menpean. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 109. orr.
Eskoladunek irakatsi zuten gero, Pepin erregeak Jainkoaren eskutik zeukala, zuzenean, bere erregegoa. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 59. orr.
Jesus Nazaretekoari ere, bere erregegoaz iseka eta burla egiteko, trapu eskarlatazkoa janzteaz batera, buruan elorri-arantzazko koroa eta kanabera eskuan ipini zizkioten. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 417. orr.