Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Laster hasiko dira gure errepublika honetara printze eta erregegaiak etortzen. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 15. orr.
Erregegai bakoitzak bere tokia hartua zuen, berarentzat eta jarraitzaileentzat, asko baitziren denera. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 42. orr.
Erregegai bakar, beraz, Don Carlos gaztea gertatu zen (orduan bere hogeigarren urtean). Txillardegi «Putzu», 1999 - 11. orr.
Baxenafarrek mistelaren bukoietan gordeta pasatzen zituzten Hegoaldera Karlos erregegaiaren proklamak. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 88. orr.
Otsailaren 9 an Felipe erregegaia izan da Orreagan urte saindukari, duela hameka urte bezala. Herria 2004-03-04
Hitz hauek itxaroten ari ziren seinalea bailiran, hainbat gerlari oihuka hasi ziren zalaparta nahasgarri batean, denak ere bere buruzagiaren izena erregegaitzat aldarrikatuz. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 31. orr.