Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erregealdi (orobat erregaldi g.er.) iz erregearen agintaldia.

Ezekiasen erregealdiaren bukaera.      - 0. orr.

Bere erregealdiko zortzigarren urtean, oraino gazte zelarik, bere arbaso Daviden Jainkoarengana jo zuen.  Elizen arteko biblia   2 Kro 34,3

Konstantinoplan, berriz, Konstantinoren erregealdian, urkatu egin omen zuten Sopater delako bat, magiaz baliaturik haizeak lotzen zituela salatuz.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 138. orr.

San Luisen erregealdian eta ondorengoetan, legegizon abilek, hala nola Défontaines, Beaumanoir eta beste batzuek, idatziz jarri zituzten beren barrutietako ohiturak.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 248. orr.

Esango al digu, bada, Turkian inoiz kexatu ote diren jaiotzaz apalak ziren pertsonak ohore eta kargu altuetara goratzeagatik, Luis Errukitsuaren eta Karlos Burusoilaren erregealdietan kexatzen ziren bezala?     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 306. orr.

Darioren erregealdiko bigarren urtean, zortzigarren hilean, Idoren seme zen Berekiasen seme Zakarias profetari mintzatu zitzaion Jauna.  Elizen arteko biblia   Za 1,1

Norbaitek esan du aita Luis XV.aren erregealdiko libertinorik distiratsuenetakoa izan zela.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 13. orr.

Iruñeko Antso III.a Nagusiaren erregealdia (1004-1035) aztertuko dute han, lurraldez lurralde, hainbat adituren parte-hartzearekin.  Berria - Kultura   2004-03-24

Antso Handia Nafarroako erregea nor izan zen eta bere erregealdia nolakoa izan zen.  Herria   2005-06-02

Ez zen ordea horrela gertatzen erregealdi berrian, eta deitoragarri zitzaion bene-benetan polizi buruari!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 42. orr.

Konstituzio horrek zuzendu zituen gehiegikeriek iraun egin zuten Klotario I.a hil eta gero ere, eta beren gehienera iritsi ziren Gontranen erregealdi ahulean.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 311. orr.

Karlomagnoren ondorengo erregealdi zorigaitzekoek, normandiarren inbasioek, barne-gerrek, atzera ere hasierako iluntasunean murgilarazi zituzten nazio garaileak.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 202. orr.

Haren erregealdi osoan lasai bizi izan ziren Juda eta Israel, nor bere mahatsondo edo pikondoaren itzalean.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 67. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

artaxerxesen erregealdiko (5); artaxerxesen erregealdiko hogeigarren (3); asaren erregealdiaren (3); asaren erregealdiko (10); asaren erregealdiko hogeita (7); asueroren erregealdiaren (4); azariasen erregealdiko (4); bere erregealdian (3); bere erregealdiaren (4); bere erregealdiko (13); bere erregealdiko hemezortzigarren (3); bere erregealdiko hirugarren (3); darioren erregealdiko (8); darioren erregealdiko bigarren (6); erregealdiaren bukaera (10); erregealdiaren zazpigarren (3); erregealdiko bederatzigarren (4); erregealdiko bederatzigarren urtean (3); erregealdiko berrogeita (3); erregealdiko bigarren (10); erregealdiko bigarren urtean (7); erregealdiko hamabigarren (3); erregealdiko hamabigarren urtean (3); erregealdiko hamazazpigarren (3); erregealdiko hamazazpigarren urtean (3); erregealdiko hemezortzigarren (7); erregealdiko hemezortzigarren urtean (7); erregealdiko hirugarren (8); erregealdiko hirugarren urtean (8); erregealdiko hogeigarren (5); erregealdiko hogeigarren urtean (4); erregealdiko hogeita (15); erregealdiko hogeita zazpigarren (3); erregealdiko laugarren (8); erregealdiko laugarren urtean (6); erregealdiko lehen (5); erregealdiko lehen urtean (3); erregealdiko zazpigarren (3); erregealdira arte (3); ezekiasen erregealdiko (4); haren erregealdian (3); jeroboamen erregealdiko (4); joaxen erregealdiko (4); joaxen erregealdiko hogeita (3); joramen erregealdiko (3); judako asaren erregealdiko (8); judako azariasen erregealdiko (4); nabukodonosorren erregealdiko (5); oseasen erregealdiko (4); roboamen erregealdiaren (3); sedekiasen erregealdiko (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus