Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erregarri 1 izond erretzen duena.

Azido klorhidrikoa indargabetzeko soda erregarria eta ura erabili zituzten eta laino kaltegarri bat sortu zuen horrek enpresa barrualdean.  Berria - Euskal Herria   2004-01-08

Mezak bukatu berria behar zuen, ostatu bakarreko atarian hainbat gizon ikusi bainuen baso bana eskuetan zutela, egun erregarria izatekoari arnasgarri gelditzen zitzaizkion azken minutuez gozatzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 213. orr.

Paduatik pasatu beharra dago freskoon urdina zein bero erregarria den ikusteko.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 74. orr.

Zubitik gora Olibet galleta fabrikarantz Rosamari, eta bata gris hura arren, gona arren, azpikoa arren, giharraren higidura hartu du begian, eskugainean, eta handik gorputz osoaren zakura, hotzikara erregarria.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 105. orr.

Egun haren oroitzapenak malko erregarriak ekarri zizkigun begietara.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 260. orr.

Ez al da sukar erregarri baten menpe bizi nahi izatea, deuseztatzen eta irensten gaituen sukarra, soilik gozamen metafisikoen zoriona uzten diguna, eromenaren ondorioen oso antzekoa?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 196. orr.

Ilargi gabeko gau bat zen, aire gabea, erregarria.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 211. orr.

Sabel barne barnean sakatuak nituela gutizia normal guziak eta eltzearen estalki erregarriaren gainean lasai nenbilela.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 74. orr.

Haizean galdera erregarri hura ez zegoen itzalirik: Gazteok zergatik hartu zuten hiltzeko erabakia?  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 108. orr.

Ez dut, hala ere, ikusi nire baitan ilea zuritzen omen duen larritasun erregarri hori.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 54. orr.

Egia osoa, egia mina, ez da bakarrik jateko moduko platera; ez da nork bere buruari gordinki esatekoa ere, zeren pertsona bakarraren barrunbean oihartzun edo durundio gaiztoa egiten baitu, eta asko eta izugarri baita anplifikatzen, jasangaitz, erregarri eta norbere buruaren torturatzaile bihurtzerainokoan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 261. orr.

Esaldiak, eta oroitzapen eta ideiak, barra-barra darion iturria bezala, distira erregarriko zurigune haren gainera, itsuski nekagarria, berak berdez eta urdinez modelatu bitartean.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 158. orr.

Erregarriagoa zaio orain Rosamariren izterraren igurtzia ibilian, haren giharra bere hezurren kontra.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 101. orr.

Koadernoa zabaltzerakoan, non ikusten dudan kontrazalean, suzkoa balitz baino erregarriago, auskalo noiz bertan itsatsi nuen pegatina!  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 107. orr.

2 (-en atzizkiaren eskuinean)

Liburuak nituen ordu luzeen entretenigarri eta betazalen erregarri, baina nire egoeraren tamala luzatzen eta luzatzen ari zen, eta gero eta eramangaitzagoa zitzaidan egoera hura, amaierarik ikusten ez niolako.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 287. orr.

3 iz erregaia.

-Nik bonbila zahar baten kristala apurtuta xehe-xehe egin nian, gero hari lapitzaren hautsa nahasita oso erregarri ona izaten duk.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 120. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus