Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
erregalutxo (orobat erregalotxo) iz adkor erregalu xumea.
Baina, hitzetan galdu gabe, nola baita ene usantza eta ohitura, aita Bartolomek amari egin erregalutxo baten berri emanen dizut, idurika dezazun orain ere azaletik mamia. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 228. orr.
Maitasun santu hau, inoiz espirituzkoa deitua, otoitzaren fruituarekin da zoriontsu; karitateak gutxitzat jotzen ditu lurreko erregalutxoak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 343. orr.