Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Debekatutako sendabelarren artean daude, mihura, mandragora edo urriloa, basa erromeroa, heliotropoa, eta Estatu Batuetaik ekarritako erregaliza. Berria - Gaiak 2004-02-07
Mutikoak litxarreria pila bat aipatu zion: erregaliza, melaza, gominolak, azukre hautsa. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 309. orr.
Agure zahar hark bere esku parkinsonianoari eraginez agurtzen gintuen nahinondik, guk martxanteretan erositako txikleak, pepitak, erregalizak jaten genituen artean. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 108. orr.
Adelak belar-ura prestatu zigun, digestioa hobeto egiteko: erregaliza, anisa eta limoi-lorea. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 155. orr.
Edozerk nahasten zion urdaila, baita erregalizak eta gaxiek ere. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 98. orr.
Sustrai asko ere baziren, usain onekoak gainera, erregaliza, hamamelisa, errosta, eta zintzurrean gozo sartzen ziren mahai-azkenekoen antzera, lerdea aterarazten zidaten hari azukredun luzeen bidez. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 59. orr.
Txokolatezko igelak, kalabaza-enpanadak, pertzeko pastelak, erregalizezko makilak [...]. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 94. orr.
Ordea, gozokia izateko, ez zen ahosabaian horren itsatsia geratzen, eta koipetsuegia zen, bestalde, erregaliz-zinta izateko. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 160. orr.