Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zortzi urte nituela, amona Sinforosak mapamundi bat erregalatu zidan. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 10. orr.
Menelaok, egokiera ederra zuela ikusiz, santutegian urrezko ontzi batzuk ostu eta Andronikori erregalatu zizkion. Elizen arteko biblia 2 M 4,32
Egun horretan zaldun pobre bati erregalatu zizkion beretzat egin berriak zituen jantzi dotore eta garestiak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 495. orr.
Lorea erregalatzen ez badio, ezingo da lasai egon ez gau eta ez egun. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 42. orr.
Habanoa erregalatu zidan gizonarekin ari bainintzen. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 146. orr.
Kostaldean bizi zenez, mundu guztiak hondartzarako jantziak erregalatzen zizkion. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 126. orr.
Zurezko kanoi tipi hura zen, aitak urte batzuk lehenago erregalatua. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 193. orr.
Panpina polit bat ekarri zuen, izeba Manolik urtemugan erregalatu ziona. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 43. orr.
Perlak erregalatzeak beti dakar suerte txarra. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 65. orr.
Atrebentzia hartu nuen gazteari galdetzeko ea akordatzen zen bere aitak erregalatzeko ohitura zuen tabakontzi horietaz. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 80. orr.
Emazteak erantzun zidan: -Erregalatu egin didate, lansariaz gainera. Nik, ordea, ez nion sinesten eta esan eta esan ari nintzaion jabeei itzultzeko. Elizen arteko biblia Tb 2,14
Amak erregalatutako izara zuri-horituen gainean mantso-mantso zabaltzen ari zen putzu iluna imajinatu nuen. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 52. orr.
ELAk eta LABek ere, sindikatuen bizkar, patronalari lau milioi euro «erregalatzea» egotzi zien eraikuntzan formazio ikasgela iraunkor bat sortzeko. Berria - Ekonomia 2004-06-05
bat erregalatu (9); erregalatu nahi (3); erregalatu zidan (6); erregalatu zion (3); erregalatu zizkion (3)