Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Brown jauna froga errefutaezinak lortzera iritsi zela dastamenaren aldaketari buruz. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 63. orr.
Hori baino froga aratzagorik eta errefutaezinagorik...! Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 408. orr.
Frogatzen zutelarik, modu hartan, ezen Demokritoren teoria atomista egiazkoa bezain errefutaezina zela. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 162. orr.
Nire teoria -ezkorra, nahi bada, eta agian atzerakoi samarra ere bai, baina ez horregatik okerra edota enpirismorik gabea- sendotu egin zen, kasik errefutaezin bihurtzeraino. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 153. orr.
Handik aurrera, argazkia Pantxikek esan zuenaren aldeko argudio errefutaezintzat harturik, hatzaz hura seinalatu eta halaxe esaten nion Leireri: [...]. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 233. orr.
Erabat arrazionala duk gainera, errefutaezina. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 75. orr.