Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mendelssohnek arimaren iraunkortasunaz egindako frogaren errefusapena. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 156. orr.
Interes partikularrak dira, beraz, haien sustengu nagusia eta ez beren audientziaren onespena edo errefusapena. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 20. orr.
Errefusapen hori, beraz, Letratuaren argudioak entzun gabe erabaki zen. Berria - Euskal Herria 2004-04-16
Errefusapen hau kontrajarritako iritziak gure arrazoimenaren bidezko ulergarritasunaren baldintza subjektiboarekin duen gatazkaren errepresentazio soila besterik ez da. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 268. orr.
Ezin da apagogikoki aurkakoaren errefusapenaren bitartez egiaren ezagutzarik lortu. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 268. orr.
Horrela, ez zaizue beharrezkoa izango halako itxura oinarrigabe bakoitzaren garapenaz eta errefusapenaz aritzea. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 266. orr.
Mendebalde moderno berantak historiaren filosofia teozentriko horretaz egindako errefusapena esplikatu eta desenkusatu egin daiteke. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 304. orr.
Sublimazioak sublimazio, munduaren errefusapen zahar nahiz berriak saiaturik ere, amodioaren malenkoniak joak ez du, haatik, bere gogoa jolasik labirintikoenetan ere ahazten. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 21. orr.
Eraso baten errefusapen arrakastatsuaren emaitza garailearen militarizazioa izan daiteke, emaitza negargarriekin azken batean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 456. orr.