Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eguzki esferaren azken puntua sartzearekin batera, atmosfera garbi-garbi badago, inolako kalima edo gandurik gabe, azken argi izpiaren errefrakzioa gertatzen da, ostadarrean bezala. «Kuskue tanden», 2004 - 138. orr.
Gehien makurtzen ziren errainuak (errefrakzio handienekoak) more ikusten ziren; errefrakzio txikienekoak, gorri; espektroko gainerakoak, berriz, bien artean. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 39. orr.
Gorputzeko begiez gorputzak ikusten ditugu, haiek igortzen dituzten izpiek begiztatzen duguna ukitzen dutelako; ezin ditugu, baina, izpiok errefrakzioz abiapuntura itzularazi, ispilu bidez izan ezik. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 302. orr.
Kornea, errefrakzio-ahalmenik handiena ematen duena, ez da guztiz esferikoa, baizik eta kurbatura handiagoa du erdialdean ertzetan baino; errefrakzio-indizea ere (edo errefrakzio-ahalmena) handiagoa da erdialdean. han nintzen, errefrakzio indize zehatzeko kristalak zituen leiho baten aurrean zutik. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 98. orr.
Urrunago ere joan gaitezke: n. mailako ekuazio bat edo errefrakzio-legearen formula algebraikoak enuntziatutzat jo daitezke. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 97. orr.