Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errefortzu (orobat errefuertzo g.er.) 1 iz pl errefortzatzeko gauzak edo pertsonak.

Tiro, eztabaida eta tirabira gogorren ondoren, errefortzuak iritsi zirenean, gazteak amore eman eta atxilotuta eraman zituzten.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 69. orr.

Emilio Laurenten gizonek errefortzuak behar dituzte, baina ezin horiek lortu.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 35. orr.

Negua sarturik, Naiarako dukeak errefortzuak ekarri zituen Probintziatik eta Arabatik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 37. orr.

Hiriko ate guztien aurkako aldi bereko erasoa egingo zela, defentsa-lerroan puntu ahulen bat aurkitu eta bertatik hausteko esperantzarekin, edo, errefortzuak puntu ahul horretara erakarririk.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 295. orr.

Pauetik etorri beharreko errefortzuez oroitu ginen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 140. orr.

Agian laster iritsiko dira rohirrimdarrak errefortzuekin.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 19. orr.

-Bidegurutzera, nik uste -esan zuen Landakoetxek-, errefortzuen bila.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 364. orr.

Beste Aldetik letozkeen errefortzu eta horniduretarako bide zabala utzirik, ezar litekeen itsas blokeoa ez zen oztopo iraunkorra izango haientzat.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 259. orr.

Errefortzurik ezin eskatu, ez nuen apaiz--hostia-horrek mindutako Miren beste saltsa batean sartu nahi.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 102. orr.

2 (izenondoekin)

Alderantziz, erotuta bezala, errefortzu berriak abiatzen ziren harresien kontra.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 121. orr.

Gero atzerarazi egin zituen eta, errefortzu berriekin sendotuz, Cirith Gorgorren inguruetan jarri zituen, jasotakoaren ordaina emateko une egokiaren zain.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 247. orr.

3 (singularrean)

Euskara ikasteko errefortzurako irakasle bat ere badaukate Cervantesen, eta A ereduko ikasgelak ere bitan banatzen dituzte: batean euskara gehiago dakitenak eta bestean euskara ikasten hasi berriak.  Berria - Harian   2005-10-02

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus