Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erreformista 1 izond/iz erreformismoarena, erreformismoari dagokiona.

Buru kontserbadoreen ekinbidea kritikatu du presidente erreformistak.  Berria - Mundua   2004-02-12

«Guk denok kanpoko arerioa behar dugu geure herrialdea kontrolatzeko», zioen Saeed Lailaz Irango analista politiko erreformistak herrialdeko Lehendakaritzarako bozak baino lehenago.  Berria - Harian   2005-07-08

Khatami presidentearen mugimendu erreformista hil da.  Berria - Mundua   2004-02-20

EAJren aukera erreformista mutur batean, eta ETA militarraren haustura estrategia bestean.  Berria - Euskal Herria   2004-10-20

Hor aurkituko da hil edo bizi Akbar Rafsandjani ayatollah erreformistaren kontra.  Herria   2005-06-23

Alderdi Sozialista Erreformistaren sortzaileetako bat izan zen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 278. orr.

Espainiako botereen eta Euskal Herriko alderdi politiko erreformisten artean adostutako Espainiako Autonomien Estatua krisian dago.  Berria - Euskal Herria   2004-05-23

Hautagai-zerrenda erreformistan aurkeztuko nauk.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 424. orr.

Irango presidente eta erreformisten buru Mohammad Khatamiren anaia Mohammad Reza Khatamik.  Berria - Mundua   2004-01-16

Presidenteak eta hau sostengatzen duten beste alderdi batzuek bozetan aurkeztea erabaki zutenez, erreformisten eremua banatuta, sakon banatuta geratu da.  Berria - Mundua   2004-02-20

Tira, ni... erreformista nauzu.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 45. orr.

Nik ere erreformistarena egin dut, dialektikaren gozamenagatik.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 48. orr.

Erreformista da, baina aurrez aurre egiten du topo askotan erlijiozale kontserbadoreen botere faktikoarekin.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 127. orr.

Konstituzioaren Zaindarien Kontseiluak milaka erreformistaren hautagaitzak debekatu ondoren, Parte-hartzearen Fronte Islamikoak boikota egin du.  Berria - Mundua   2004-02-21

Horrelakoak dituk erreformista guztiak -esan nuen nire artean-.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 44. orr.

Kontserbadoreak, erreformistak eta erreformista berriak.  Berria - Mundua   2004-02-20

2 (hitz elkartuetan)

Erreformista-talde hori erne dago, beti bezala -esan zuen Gusek puruaren punta basakeriaz ebakitzen zuen bitartean-.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 286. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus