Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Binomio fantastiko horrexek mugiarazten gaitu gu: gure klasikoengandik jaso dugun tradizio erreformazale / kontrarreformazaletik, egungo literatura egin nahi dugu; euskara arkaiko hura egungo literatur euskara mamitzeko baliatu. «Kuskue tanden», 2004 - 29. orr.
Etemad egunkari erreformazaleak zioenez, berriz, Khatami presidentea bera kargua uzteko prest agertu zen, Irango Majlis Legebiltzarrean protesta ekintza batean atzo jarraitu zuten 80 bat diputaturi helarazitako eskutiz batean. Berria - Mundua 2004-01-14
Hedabide kontserbadoreek, aldiz, gogor salatu zuten erreformazaleen protesta. Berria - Mundua 2004-01-14
Otsailaren 20an Iranen egitekoak diren Legebiltzarrerako bozetan lehiatzeko asmoa zuten hautagai erreformazale ugari baztertzea ebatzi zuen Konstituzioaren Zaindarien Kontseiluak. Berria - Mundua 2004-01-22
Halere, 3.600 hautetsi erreformazale utzi zituen Konstituzioaren Zaindarien Kontseiluak bozetatik at. Berria - Mundua 2004-01-24
Hainbat diputatu erreformazale Irango Ganberan eserialdia egiten ari dira egunotan, neurriarekin ezadostasuna adierazteko. Berria - Mundua 2004-01-20
Alderdiaren erabakiaren berri eman zuen atzo fronteko buru Mohammad Reza Khatamik, Irango presidente erreformazale Mohammad Khatamiren anaia ere badenak. Berria - Mundua 2004-02-03
Erresuma Batuaren kolonia ohi den Legebiltzarreko 30 eserlekuetatik 18 lortu dituzte erreformazaleek, bozen %58,6rekin. Berria - Mundua 2004-09-14
Erreformazaleek irabazi zituzten Iranen egin ziren azken hauteskundeak. Berria - Mundua 2004-01-20
Bozetan parte hartu ezingo dutenen artean egun diputatuak diren 82 erreformazale daude. Berria - Mundua 2004-01-22
Abdula erregeak kargua hartu eta erreformazaleen itxaropena bilakatu da. Berria - Harian 2005-08-04
Sukarnoputri, ordea, erreformazale askoren babesa galtzen joan da, batez ere, prezioen igoera, langabezia handia eta ustelkeria kasuak direla eta. Berria - Mundua 2004-07-06
Sauden sendi zabalean dauden erreformazale urrien artean dago Abdula Ibn Abdelaziz (Riad, 1924). Berria - Harian 2005-08-04
Horien artean denetik dago: hasi kritika bortitz eta iraultzaileenetik, eta erreformazale kutsu handiagoa darion kritikaraino. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 98. orr.
Igandean 124 diputatuk kargua utzi ostean etorri da erreformazale talde nagusiaren erabakia. Berria - Mundua 2004-02-03
Lehengo udaberrian donapaleutar erreformazaleen sarraskian parte hartu zuten herritarren zerrenda da. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 283. orr.
-Euskal herrietako noble erreformazaleek galdatuta eta erregina Joanak manatuta ari omen dituk lanean. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 104. orr.
Alabaina, oraingoan erreformazaleak ez zeuden gehiago azienden gisa akabatuak eta kalituak izateko prest. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 97. orr.
Halako batek zioen Atturriren ertzetan guduketa latza izana zela papista traidoreen eta erreformazale fidelen artean... Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 176. orr.
Erreformazale suharra izanik ere, maiz aritzen zen kalapitan hiriko ministroekin. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 183. orr.
erreformazaleen artean (4); eta erreformazaleen (6); eta erreformazaleen artean (4); hautagai erreformazale (5); kontserbadoreen eta erreformazaleen (3); zuten hautagai erreformazale (3)