Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erreformatu, erreforma(tu), erreformatzen 1 du ad erreforma egin.

Oinarrizko printzipioa hauxe da: erretretatuen kopurua emendatzen bada lanean ari direnena baino gehiago, sistema erreformatu behar da.  Herria   2003-04-24

Estatutua erreformatu gabe ere posible izan daiteke Ibarretxek eskatzen dituen eskumenak hartzea.  Berria - Euskal Herria   2004-05-15

Medearen liluraren antzeko gizon handizaleen elokuentziaz, Estatu zaharra erreformatu ordez, fakzioetan zatituta botatzen dutela sutara, zaharberritzeko asmotan.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 160. orr.

Arazo fiskalak ere erreformatu zituen erregeak: zentsu berri guztiak kentzeko agindu zuen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 309. orr.

Hobe duzue oraingo egoera profitatzea, hoberena ez izan arren, eta ez, gerra baten bitartez, zuek hilik edo okituta egonik, beste gizon batzuei erreformatutako gauzen egoera pasatzea.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 53. orr.

Elizako beste ordena guztiak erreformatu egin dira lehenago edo geroago, baina Jesusen Lagundiak ez du inoiz erreformarik izan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 242. orr.

Helburu hau behar dugu izan, beraz: kontzientzia erreformatu, ez ordea dogma bidez, bere buruarentzat argi ez dagoen edo erlijio edo politika forman agertzen den kontzientziaren analisi batez baizik.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 13. orr.

Gizarte errealitatea aldatzen denean hori botere legegileak hartu behar du aintzat, «legeak erreformatzea haren eginbeharra delako, eta ez epaileena».  Berria - Euskal Herria   2006-05-09

Egungo testua erreformatzeko, izan ere, diputatuen bi herenen botoa beharrezkoa da.  Berria - Harian   2005-10-01

Bozak zenbatzeko modua erreformatzeko (13.000 zuzenketa jarri zizkion oposizioak) eta eskumenen deszentralizazioa bultzatzeko.  Berria - Ekonomia   2006-02-10

Espainiako Gobernuak eta gizarte eragileek aurki hasiko dituzte lan merkatua erreformatzeko negoziazioak.  Berria - Harian   2005-05-07

Nazioarteko finantza erakundeak erreformatzeko proposamenak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 328. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Irakaskuntzaren berrantolaketa erreformatuko hainbat ikasgai berriren artean (Psikologia, Ontologia, etab.) aurkitzen dugu "antropologia" hitza lehen aldiz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 276. orr.

Elorzaren arabera, ustezko herri galdeketa bat «autonomia estatutuaren barruan, autogobernu marko erreformatuan ager daiteke, klausula mota eta zuhurtzia guztiekin».  Berria - Euskal Herria   2004-08-17

3 erreforma luteranoa egin.

Enrike VIII.ak, Ingalaterrako Eliza erreformatu nahi zuelarik, desegin egin zituen monakoak, nazio alferra bera, eta beste batzuen alferkeriari eusten ziona.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 120. orr.

Eliza erreformatu nahi zuen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 43. orr.

4 (era burutua izenondo eta izen gisa) luteranoa.

Eliza erreformatuek (protestanteak, alegia) katolikoak baino arreta gehiago eskaini izan diete betidanik idatzi sakratuei, eta Biblia goitik behera aztertu izan dute.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 139. orr.

Cromwell puritanoa zen, kalbinismoaren jarraitzailea eta Ingalaterrako eliza erreformatuaren zabarkeria begi txarrez ikusten zuen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 169. orr.

Bozkario eguna izan zen hura Mauleko erreformatuendako, Zuberoako hiriburuan [...] ez baitzen anarteraino halako ospakizunik ikusi.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 89. orr.

Etxeberri, Joanes (Jean de la Rive), Biarnoko Eliza Erreformatuetako euskal ministro higanota.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 308. orr.

Mary erregina katolikozalea -Bloody Mary, Maria Odoltsua- igo zen errege-jarlekura, eta, bere aukera erlijiosoa defenditu nahian-edo, eliza erreformatuaren aurka ekin zion amorru biziz, etengabeko sarraski eta jazarpenetan, bost urte luzez.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 52. orr.

Terride gure artean agertzean, Agaramont ez zen izan Nabarrenkoxen aterpea bilatu zuten noble erreformatuen artean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 240. orr.

Ministroen aholkuei entzungor, uko egin zion buruko ile eta bizar urdin luzeak mozteari, erreformatuen artean ohikoa zen bezala.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 100. orr.

Apezeriak eta zenbait jaunskilek erreformatuen kontra xaxatua zuten herriko jendaila.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 168. orr.

Bozkario eguna izan zen hura Mauleko erreformatuendako, Zuberoako hiriburuan -idolo-adoratzaileen habia halakoa!- ez baitzen anarteraino halako ospakizunik ikusi.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 89. orr.

· Gero eta ugariagoak ziren puritano zorrotz haiek, Ingalaterrako Elizaren burua gogo txarrez ikusten zutenak, Ingalaterrako Elizaren burutzat hartu nahi ez zutenak, eta esaten zutenak erreformatuta ere Eliza hura katoliko gorrotagarrien bide beretik zihoala gero eta gehiago, itxurakeria, apainkeria eta diruzaletasuna barne.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 215. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus