Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
erreformatorio iz adin txikiko gaizkileak zentzatzeko etxea.
Erreformatorioak edo antzeko eskola bereziak zirela horretarako. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 384. orr.
Egun batez, ordea, Punen polizia batek atxilotu eta erreformatorioan sartu zuen. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 143. orr.
Deklarazio horren bidez gure aitak baimena eman behar zidan bere zaintzapean bizitza librea egiteko, erreformatorioan beste batzuen zaintzapean egon beharrean. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 92. orr.
Erreformatoriotik atera eta gero, berriz atxilotu zuten eta, Auzitegi Berezian epaitu ondoren, kartzelara bidali, Civitavecchiara. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 113. orr.