Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erreforma 1 iz eraberritzea, eskuarki eraberritze erlijiosoa edo eraberritze politiko ez-iraultzailea.

Iraultza ala erreforma, dilema klasikoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 150. orr.

Erreforma izan edo bilakaera izan, orain arte Egonkortasun Ituna bereizi duten bi helburu makroekonomikoei eutsiko dietela azpimarratu zuen Almuniak: [...].  Berria - Ekonomia   2004-09-04

Hala bada, izpiritu eta jeinu nazionalaren araberako filosofia liberal batek [...] erreforma, erregenerazioa eta bakea, dena ekarriko du.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 41. orr.

Erakunde horiek -indarrezko posizioan jarri ditu 1980ko hamarraldiaren hasierako zorraren krisiak, aipaturiko eskualdeak inarrosi zituenak-, ahaleginik handienak egiten dituzte herrialde zordunetako politikaren eta erakunde ekonomikoen erreformari begira, eta merkatuko logikaren hedapena da erreforma horren helburu agerikoa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 13. orr.

Guztia hasi zen... 1653an, elizako testu zaharren erreformarekin.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 18. orr.

Neurri horrekin, 1997. urteko erreformarekin zabaldutako bidea itxiko da, azkenik.  Berria - Ekonomia   2006-05-07

Estatutu berriaren erreformari buruzko erreferenduma.  Berria - Harian   2005-06-23

Beste guziak baino lehen, erretreten erreformak parada eskaini behar du dauden ezberdintasunen ttikitzeko.  Herria   2003-04-24

Halaz, erretreten erreforma garaiko greben karietara bitxiki, herrestak grebalarien alde zeuden.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 294. orr.

Frantziskoren oroitzapenak, egokitzapen eta erabiltze guztiak gorabehera, bizirik iraun du etengabe, erreformek markatua egon den frantziskotarren historian.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 52. orr.

Erreformen bideari ekiteko eta demokrazia ezartzeko gero eta presio gehiago jasotzen ari da Riad.  Berria - Harian   2005-08-04

Erreformak egin beharko direla esan du George Bush AEBetako presidenteak espazio gaietarako sortutako batzordean.  Berria - Gaiak   2004-06-17

Ordudanik beste hiru erreforma egin dira.  Berria - Ekonomia   2006-05-10

Tsarismoak, 1860ko erreformak eginez Krimeako gerran sufritzen ari zen errusiar herriaren gainetik eztena kentzeko zuhurtzia izan zuenak, [...].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 373. orr.

Status quoaren erreforma eragin du, kapitalismoa ingurumenaren lagun handiagoa egiteko.  Berria - Gaiak   2004-04-07

Postaren erreforma abian jarri du Parisek.  Berria - Ekonomia   2004-08-20

ENBA sindikatuak Europako Nekazaritza Politikaren erreforma gaitzetsi du.  Berria - Ekonomia   2004-01-10

Erreformak aurrera eginez gero, lander edo estatu federatuek (16 daude orotara) hezkuntza sistemaren ardura osoa hartuko dute.  Berria - Mundua   2006-03-11

Nekazaritza Politika Komunaren erreformari aurre egiteko konpromisoa berretsi zuen UAGAk.  Berria - Ekonomia   2004-03-20

Savonarolak Elizaren eta ohituren erreformaren aldeko lana egin zuen, eta heretikotzat jo ondoren, inkisizioak sutan erretzera zigortu zuen.  Berria - Kultura   2004-03-15

Unedicen erreforman atzera egin du Parisek.  Berria - Ekonomia   2004-05-04

Herriaren haserrea bere mesederako erabili nahi izan du CDUk Hartz VI legeen aurkako protesten uda luzean, baina gizarte erreformen erantzukizuna bere gain ere erori da.  Berria - Mundua   2004-09-21

Elizako beste ordena guztiak erreformatu egin dira lehenago edo geroago, baina Jesusen Lagundiak ez du inoiz erreformarik izan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 242. orr.

"Erreforma", noski, etapa bat izan zen, hamahirugarren mendean hasi eta hamazazpigarrena arte burutu ez zen bilakaera-prozesu luze batean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 451. orr.

Foru Hobekuntzaren erreformarako egindako zirriborroari alderdiek 147 zuzenketa aurkeztu dizkiote.  Berria - Euskal Herria   2006-02-07

Zientziaren Legea eta Unibertsitatearen Erreformarako Legea.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 131. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Plangintzapeko ekonomiek (besteak beste, Txina, Kuba eta Vietnamek) erreforma handiak egin dituzte, bereziki nekazaritza arloan, ondasun eta zerbitzuen ekoizpen eta banaketarako merkataritza irizpideak ezarriz.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 62. orr.

Aukera gehiago egiteko bideak, eta espezializatzeko hautu egokiagoak eskaintzea izan ziren, besteak beste, erreforma erraldoi haren helburu nagusiak.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 98. orr.

Komisario gisa egindako lehen prentsaurreko ofizialean, Almuniak erreforma sakonagoak egiteko eskatu zien Hamabostei.  Berria - Ekonomia   2004-04-29

Sua dariola jartzen du Temple kontu horrek, eta erreforma gizatiar baten aldeko suhar bihurtzen: elbarriekiko tratua aldatu nahi du, autistei ematen zaiena bereziki.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 271. orr.

Orduko monarka ilustratuen erreforma ezagunak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 14. orr.

Ezkerreko alderdiek erreforma ekonomikoak geldiaraz ditzakete.  Berria - Mundua   2006-04-13

Erreforma sozial eta politikoen beharra ere ia denek aipatzen dute. exekutiboak erreforma federala gauzatzeko Legebiltzarrean (Bundestag) behar adina boto lortzen badu.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 98. orr.

Nortasun kurdua bermatuko lukeen erreforma konstituzionala onartzea, kultura eta hizkuntza eskubidea errespetatzea.  Berria - Mundua   2004-05-30

Ez dugu Gernikako Estatutuaren erreforma itxia proposatzen.  Berria - Euskal Herria   2004-05-11

Epe luzerako erabakiei buruzko arreta -alegia, erreforma estrukturalei buruzkoa- Erreforma protestanteak Eliza Katoliko batuaren fronte etsaia hautsi zuen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 267. orr.

Bizitza monastikoaren klunitar erreformak eliz sistema osoaren hildebrandotar erreforma ekarri zuen aita santuaren gidaritzapean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 219. orr.

Errotikako erreformarik gabe.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 176. orr.

Sektoreko erreformak (nekazaritzaren, energiaren, osasunaren eta abarren eremuetan), eta egiturazko erreformak sustatzera jo zuen, epe luzera hazkunde iraunkor baten oinarriak jartzeko helburuaz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 174. orr.

Agerian utzitako arazo eta gabeziak konpontzeko, bigarren erreforma bat egin behar izan da.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 98. orr.

Hamaikagarren erreforma abian.  Berria - Harian   2005-05-07

Bien bitartean, Espainiako hezkuntza ministro andereak martxan du eskolaren auskalogarren erreforma, ironia finez "kalitatearena" izendatu duena.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 192. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Erreforma Legearen bozketaz.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 15. orr.

Frantziskok ez zuen inor aldatu nahi izan, ez zuen erreforma-proiekturik gogoan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 22. orr.

Memorial Gobernuz Kanpoko Erakundea 1988. urtean sortu zuten, perestroika edo 1986tik aurrera Mikhail Gorbatxovek SESBn gidatutako erreforma prozesuaren giroan.  Berria - Gaiak   2004-09-23

Abokatuek erreforma helegitea aurkeztu zuten, baina Juan del Olmok berretsi egin zuen erabakia.  Berria - Euskal Herria   2006-02-23

XIV. mendeko "Espiritualak" eta ondorengo erreforma-mugimenduak, Erregelarekiko leialtasunean oinarritzen zirenak, Perfekzio Ispilua-n inspiratu dira.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 636. orr.

Hezkuntza sistemaren eta eskolen erreforma saioak porrot egin zuen, irakasleen nahiz ikasleen oposizioaren ondorioz.  Berria - Mundua   2006-04-06

Kargu hori uzteak erreforma plana bultzatzen lagunduko ziola esan zuen.  Berria - Mundua   2004-02-07

Ministro jeneral aukeratu eta berehala, Paristik bertatik, ekin zion Bonabenturak bere gobernu-lanari, erreforma-programa zabala aurkeztuz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 733. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Lan erreforma, egiten baldin bada, Espainian egiten den bosgarrena izango da.  Berria - Harian   2005-05-07

Madrilen pozik ziren bosgarren lan erreforma sinatu behar zutela eta.  Berria - Ekonomia   2006-05-10

PANek aurreikusitako justizia erreformak martxan jarri eta epaile palestinarrak izendatzeko asmoa zuen ministroak.  Berria - Mundua   2004-08-08

1997an Legebiltzarra desegin zuen, estatu erreformak egiteko kaleetan izandako hainbat protesten ondoren.  Berria - Mundua   2004-03-31

Konstituzio erreforma gisa eginez gero, Kongresuaren bi herenen gehiengoa beharko da testua onartu ahal izateko; aitzitik, estatutu erreforma bezala bideratzekotan gehiengo absolutua beharko da.  Berria - Harian   2005-10-01

Aberatsenek aterako diote onura zerga erreforma berriari.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 326. orr.

Prentsa, irratia eta telebistak ez zituzten begi onez ikusten presidenteak bultzatutako gizarte-erreformak.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 40. orr.

Mahai gainean jarri baitzuen -oraingoan inolako emaitza positiborik gabe- Elizaren barne-erreforma.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 70. orr.

5 Erreforma erreforma protestantea.

Erreformaren eta Kontrarreformaren eragina nabarmentzen hasi aurrekoa da, ordea, Ignazio Loiolakoaren berrikuntza.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 18. orr.

Halaxe gertatu zen Erreformarekin; luteranismoa etorri baitzen protestantismoaren ordez.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 127. orr.

Lapurtarra izan arren, Etxeberriren bide bera urratua zuen: apezgoa eta Frantziako erregeren lurrak utzita, Nafarroakoaren zerbitzuko jarria zen, Erreforma euskaldunen artean hedatzeko bitarteko hoberena izanen zelakoan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 104. orr.

Erreformaren armadako burua Biarnon.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 307. orr.

Bitartean, Nafarroako erresuman, Erreformaren misiolari gartsuak, azpilana utzirik, klarki eta goraki lotuak ziren Erromako "aita saindu" ustelarenganako haustura aldarrikatzera eta irudien adorazioaren eta bertze superstizioen kontra.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 84. orr.

Frantzian, martirien odolarekin hozitu da Erreformaren berri ona.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 199. orr.

Hango jende gehiena Erromako Satan handiaren ilunpeetatik atera eta zalu-zalu egiten ari zen Erreformaren argira.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 170. orr.

1560ko Eguberrietan, Antonio Borboikoak ez zuen, bere emaztearekin batera, Erreformarako urratsa egin.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 97. orr.

Azaltzekoa dut bururatzeko, tribu horren bi herenak Erreformaren mendean Joana erreginaren zerbitzari leialak izan zirela.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 19. orr.

Erreforma garaian bizi izan zen, eta, buruzagi bihurtuta, nekazari-gudetan hartu zuen parte.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 67. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

abokatuek erreforma helegitea (4); araudiaren erreforma (8); aurkeztutako erreforma (8); baina erreforma (8); bere erreforma (5); beste erreforma (6); bosgarren lan erreforma (4); da erreforma (11); den erreforma (9); dira erreforma (5); diren erreforma (4); dituen erreforma (7); du erreforma (9); duen erreforma (15); dute erreforma (4); eaeko estatutuaren erreforma (5); egindako erreforma (4)

erreforma abian (4); erreforma agindua (7); erreforma aginduak (4); erreforma aginduaren (4); erreforma atzera (4); erreforma aurrera (12); erreforma aurrera ateratzeko (4); erreforma aurrera eramateko (5); erreforma bat (19); erreforma bat egin (4); erreforma batek (4); erreforma bertan (5); erreforma bertan behera (5); erreforma bultzatu (6); erreforma da (4); erreforma dela (4); erreforma demokratikoak (9); erreforma egin (10); erreforma egin nahi (4); erreforma egitea (12); erreforma egiteko (9); erreforma ekonomiko (6); erreforma ekonomikoa (4); erreforma ekonomikoak (11); erreforma ekonomikoek (4); erreforma ere (5); erreforma espainiako (4); erreforma eta (15); erreforma ez (10); erreforma eztabaidatzeko (4); erreforma fiskala (8); erreforma gehiago (5); erreforma gisa (5); erreforma guztien (5); erreforma hau (4); erreforma helegitea (24); erreforma helegitea aurkeztu (8); erreforma helegitea jarri (4); erreforma helegiteari (5); erreforma hori (18); erreforma horiek (12); erreforma horren (6); erreforma izan (8); erreforma konstituzional (4); erreforma konstituzionala (5); erreforma kritikatu (4); erreforma onartu (14); erreforma onartu zuen (5); erreforma onartuko (5); erreforma plana (7); erreforma politiko (6); erreforma politikoak (7); erreforma proposamena (6); erreforma proposatu (5); erreforma protestantea (4); erreforma prozesuan (6); erreforma prozesuaren (4); erreforma sakon (4); erreforma sakona (9); erreforma sakonak (8); erreforma sorta (4); erreforma sozial (6); erreforma sozial eta (5); erretreten erreforma (5)

eskolen erreforma (4); espainiako konstituzioaren erreforma (5); estatuaren erreforma (6); estatutu erreforma (29); estatutuaren erreforma (93); estatutuaren erreforma aurrera (7); estatutuen erreforma (14); eta erreforma (29); eta estatutuaren erreforma (5); ezarritako erreforma (5); ezkutuko erreforma (4); foru hobekuntzaren erreforma (5); gernikako estatutuaren erreforma (16); gizarte segurantzaren erreforma (9); gobernuaren erreforma (5); hainbat erreforma (15); hitzartutako erreforma (4); hobekuntzaren erreforma (6); itunaren erreforma (6); jarritako erreforma (7); kataluniako estatutuaren erreforma (9); kodearen erreforma (9); konstituzio erreforma (4); konstituzioaren erreforma (23); konstituzioaren ezkutuko erreforma (4); lan erreforma (33); lege erreforma (17); legearen erreforma (11); onartutako erreforma (4); segurantzaren erreforma (9); senatuaren erreforma (14); sistemaren erreforma (5); unedicen erreforma (5); zen erreforma (6); zigor kodearen erreforma (7); zuen erreforma (11)

da erreformak (4); dituen erreformak (5); du erreformak (5); egindako erreformak (4); egiturazko erreformak (6); erreformak aurrera (8); erreformak egin (7); erreformak egingo (6); erreformak egitea (8); erreformak egiteko (21); erreformak egiten (6); erreformak ere (9); erreformak eskatu (4); erreformak eta (13); erreformak ez (16); erreformak ez du (5); erreformak gauzatu (4); espainiako konstituzioaren erreformak (4); estatutu erreformak (19); estatutuaren erreformak (10); estatutuen erreformak (17); eta erreformak (11); eta estatutuen erreformak (4); konstituzioaren erreformak (7); lan erreformak (14); lege erreformak (9)

erreformarako egindako (5); erreformarako egindako zirriborroari (4); erreformarako proposamena (9); erreformarekin ez (4); erreformaren alde (8); erreformaren aldeko (8); erreformaren arteko (6); erreformaren aurka (4); erreformaren aurkako (4); erreformaren bidez (4); erreformaren eta (6); erreformaren gainean (5); erreformaren inguruan (18); erreformaren inguruko (5); erreformaren ondorioz (10); erreformaren ondotik (4); erreformari begira (5); erreformari buruz (4); erreformari buruzko (14); erreformari ekin (7); erreformarik ez (4); erreformatik at (4); erreformaz hitz (5); estatutu erreformarako (5); estatutu erreformaren (13); estatutu erreformari (5); estatutuaren erreformarako (24); estatutuaren erreformarako proposamena (5); estatutuaren erreformarekin (4); estatutuaren erreformaren (27); estatutuaren erreformaren arteko (4); estatutuaren erreformaren inguruan (7); estatutuaren erreformari (13); estatutuaren erreformari buruzko (5); estatutuaren erreformaz (6); eta erreformaren (8); foru hobekuntzaren erreformarako (7); gernikako estatutuaren erreformaren (6); hobekuntzaren erreformarako (7); hobekuntzaren erreformarako egindako (4); kataluniako estatutuaren erreformarako (4); konstituzioaren erreformaren (5); konstituzioaren erreformaz (4); lan erreformaren (5)

dituen erreformen (6); erreformei buruz (4); erreformekin aurrera (4); erreformen aurka (8); erreformen aurrean (5); erreformen kontra (5); estatutu erreformei (5); estatutu erreformen (6); estatutuen erreformen (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus