Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erreflexu 1 iz

Gure ekintzak informazio ohi deritzen bulkada edo kinadekiko erantzunak izaten direla, hots, erantzun automatikoak, gehientsuenak gure nahimenari itzurtzen zaizkionak, erreflexuak, alegia.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 110. orr.

Orduan Raimundo Silvak liburua jaka eta atorraren artean sartu zuen, liburua babesteko erreflexua izan zen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 137. orr.

Ez du atea ixteko erreflexurik izan.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 80. orr.

Berriro itzuli zitzaidan atzealdeko zangoen gainean jartzeko erreflexu hori.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 83. orr.

Erreflexu bat baino ez da, baina izugarri atsegina; plazera larruazaletik burmuineko gune neuralgikoraino doa.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 184. orr.

Berpizten sumatu nituen neure baitan analistaren erreflexuak, inertzia luze batek zimelaraziak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 262. orr.

Garai bateko erreflexuak berreskuratu orduko, etxekotua sentitu zen berehala leku hartan.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 35. orr.

Sintoma horiekin batera, erreflexuak galtzen dira eta halako gogogabezia eta urruntasuna sortzen bizitzarekiko.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 159. orr.

Sekta berriak sortzen ari diren honetan, erreflexu gehien duen elizak edukiko du -gero eta gehiago- sinestun kopururik zabalena.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 76. orr.

Mundu guztian gerra eta suntsiketa nagusi ibili ziren sei urte haiek zibilizazioaren ezaugarritzat jotzen ditugun hainbat aztura atzerabidean jarri eta zenbait erreflexu moteldu zituzten.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 227. orr.

Ordurako ondo irabazitako ospea zuen: Katua deitzen zioten bere erreflexuengatik.  Berria - Kirola   2004-11-26

Mahaian jarrita zeuden gainerakoak biziki ikaratu ziren, eta Leirek sorbaldak ere altxatu zituen erreflexuz, berehala amari harriturik begiratzeko.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 144. orr.

Emakumeak harridura eta ikara artean erreakzionatu zuen, eta belaunak elkarren kontra estutu zituen erreflexuz.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 252. orr.

2 (izenondoekin)

Lozorroan bazegoen ere, espero zitekeen emakume gazte batek erreflexu bizi batekin erantzutea, baina hura ez zen loaldi arrunta.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 30. orr.

Erreflexu hutsa izan zen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 154. orr.

Nofuturek, hegalei jo eta ke eraginez, ihes egin zuen, eta erreflexu hutsez, tximiniako erlaitzean pausatu.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 133. orr.

Ordutik badakit gizartetik aldendu eta egoera pre-humanoan luze bizi izandako gizasemeak erreflexu sozial guztiak galtzen dituela.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 133. orr.

Koadernoa itxi, eta denbora eman dut Freuden aipuaren inguruan, erreflexu inkontzienteak eragindako hutsen hausnarrean.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 20. orr.

Ez, beharbada, maila kontziente batean, baina bai erreflexu baldintzatu gisa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 258. orr.

Zentzu hura, amona Sinforosa aurrean zuenean bakarrik berreskuratzen zuen, erreflexu kondizionatu bat balitz bezala.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 104. orr.

Bizkarrezur muinean dago erreflexu orgasmikoaren gunea.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 184. orr.

Erreflexu orgasmikoaren erantzun motorra, baina, ez da genitaletan bakarrik gertatzen.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 185. orr.

Erreflexu ikaragarri bizkor batez, mikroa hartu zuen gizonak, zorua ukitu baino askoz lehenago.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 259. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Frogatu zion, halaber, bat-bateko argi egite edo horiek, ez direla fikziozko ikertzaile azkarren ondarea soilik, ezta idazleen asmakizunak ere, eta bai noizbehinkako erreflexu egintza berantiarrak.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 87. orr.

Puntuka ari dela, inprobisazio ahalmena eta erreflexu bizkortasuna ditu bertsolariak ezinbesteko.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 112. orr.

Elokuentzian eta hitzetik-hortzerakotasunean trebatzen du, erreflexu-bizkortasunean eta ulertzeko eta zeure burua ulertarazteko gaitasunean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 252. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Luzatze-erreflexu hori garrantzizkoa da gorputzaren oreka mantentzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 231. orr.

Hurrupatze erreflexuarekin jaiotzen gara, baina edoskitzen ikasi beharra daukagu.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 72. orr.

5 izond

Sorbaldak kizkurtu eta lepo-keinu berezia egiteko joera zuen, keinu erreflexu eta kontrolaezin bat.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 16. orr.

Hori ere prozesu erreflexua da, nahiko geldia gainera.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 22. orr.

Garunak egoera aztertzeko denbora izan baino lehen gertatzen den ekintza erreflexu baten adibide da eskua berotasunetik automatikoki erretiratzearena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 231. orr.

Apartatu egin zen leihotik, mugimendu erreflexu batez.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 197. orr.

Mugimendu erreflexuaren azterketa (nerbio-sistemaren anatomo-fisiologia osatzeko hain garrantzitsua izango dena).  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 204. orr.

Erantzun erreflexua da, eta koitoa ezinezkoa da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 131. orr.

Mezulari azkar batzuek bizkarrezur muineko inguruetaraino bidaliko dute agindua, eta han, 3. orno lunbarraren parean, non orgasmoaren gune erreflexua dagoen, 90° jiratu eta baginako sarreran eta zakilaren behealdean dauden gihar batzuetara joango da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 149. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

da erreflexu (3); ekintza erreflexu (3); erreflexu batez (3); erreflexu hori (3); erreflexu hutsez (5); erreflexu orgasmikoaren (4); erreflexua da (3); erreflexurik izan (3); eta erreflexu (4); mugimendu erreflexu (5); mugimendu erreflexu batez (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus