Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
«Estatutu garaian jaiotako hainbat gazte borroka armatuan aritzeko prest» daudela azaldu, eta, ondoren, egoera horri buruzko «erreflexio politiko sakona» egiteko gonbitea egin zuela Otegik azaldu zuen fiskalak. Berria - Euskal Herria 2004-03-19
Irudipenak kolokan jarriko zuen ordu arte egindako erreflexio guztien sendotasuna. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 73. orr.
Erreflexioan bakarrik dira nahi izatea eta egitea desberdin: errealitatean bat dira. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 86. orr.
Ene pentsu eta erreflexione guztiak ezin izan zitezkeela sukai berriak baizen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 329. orr.
Badira irudi opakoak, argiaren erreflexioz, ispilatzez ikusteko eginak, uki daitezkeenak. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 168. orr.
Baina, beroa goraka abiatu orduko, hodeien sabaian islatu eta, erreflexioz, beheruntz dator berriro. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 412. orr.
Osabak printzipio haiek esplikatu nahi zizkidan, Descartesek urte batzuk lehenago adieraziak eta argiaren erreflexionea arautzen zutenak. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 125. orr.