Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Fregeren terminologian azalduz, Russellen iritziz izen propioak erreferitu egiten du soilik, ez du zentzurik. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 128. orr.
Termino singular baten estentsioa berorrek denotatzen edo erreferitzen duen objektua da; predikatu baten estentsioa berorrengan biltzen diren objektuen multzoa da; perpaus baten estentsioa berorren egia-balioa da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 134. orr.
Horietan, egiaren kontzepzio semantikoaren alde egin zuen, hau da, egiazkotasuna semantikari dagokiola esan zuen, adierazpen linguistikoak erreferitzen dituzten objektuekin harremanetan ezartzen dituen eremuari, alegia. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 133. orr.
Konkretuki España invertebrada-ri erreferitzen zaio. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 209. orr.
Menéndez Pelayo, berak "ciencia novísima" deritzon honi, erreferitzen zaio in Historia de las ideas estéticas en España, 1882-1891, 322, hor aipatzen dira izendatuki Herbart, Steinthal, Lazarus eta euren aldizkaria Zeitschrift für Völkerpsychologie und Sprachwissenschaft. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 42. orr.
Baina dena, funtsean, Antropologiatzat jo daiteke, aurreneko hiru itaunak laugarrenari erreferitzen zaizkio eta. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 278. orr.
Banago, beren-beregi eta izendatuki erreferitzen zaion pasartean, "Costa-ren programa"ren kritikan, 1911, jada negatiboki egiten du: Volksgeista, dio, iraganeko kontzeptu bat da. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 157. orr.
Espainolak nola ez duen gaztelania estriktoa izan behar, baizik herri (alde) ezberdinen espresio ezberdina (herri penintsularrei erreferiturik ja En torno al casticismo-n agertzen den ideia), eskualde hispanoamerikarrei zabaltzen zaie. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 133. orr.