Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Subjektu politikoa duen kolektiboa denez, erreferentzialtasun bat badu, eta kalearekiko komunikazioa oso garrantzitsua da. Berria - Euskal Herria 2004-05-23
Askotan errazegi ematen zaie erreferentzialtasun hori, zaharrak direlako soilik. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 181. orr.
Ondorio okerra aterako genuke, ordea, erreferentzialtasun hori hizkuntzaren funtzio bakartzat hartuko bagenu. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 249. orr.
Gatazkaren konponbiderako prozesua aztertzerakoan erreferentzialtasun politikoaren arazoari lehentasuna emanez. Berria - Euskal Herria 2004-11-19
Materialgintzan lortutako aitzindaritza, eta Inguma datu-basearen erreferentzialtasuna lortu izana azpimarratu zuten, besteak beste, balantzean. Berria - Euskal Herria 2006-02-19
Erreferentzialtasuna hartzen ari dira jai egun inposatu hauek, helarazten den mezua ere oso argia baita. Berria - Harian 2005-10-13
Sindikalgintzak Euskal Herrian izan duen bilakaerari buruz, LABen irakurketan sindikalgintza abertzalearen erreferentzialtasuna berresten da. Berria - Ekonomia 2004-02-13
Juan Ortuostek, berriz, euskal zinemak erreferentzialtasuna galdu duela dio: [...]. Berria - Kultura 2004-09-16
Errealitateko irudiak filmatu beharrean, fotogramaz fotograma kolore orbanak margotu zituen, eta artelan esperimental horri izena jartzeko orduan hitzen erreferentzialtasunak ezin zuen ase. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 187. orr.