Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erreferentzial 1 izond erreferentziazkoa.

1970eko urteetan borrokari ekiten zioten gazte eta zaharrek bazituzten ideiak, utopiak, helburuak, baina pertsona erreferentzialak ere bazituzten.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 104. orr.

Espezialista batengana joateko, herritarrek sendagile erreferentzialaren agindua jaso beharko dute engoitik.  Berria - Harian   2006-01-04

Joxean Muñozek euskararentzat espazio sinboliko eta erreferentzial bat eraikitzea ezinbesteko dela baieztatu du.  Berria - Kultura   2004-12-19

Askatzeko hausnarketa berri horrek Vasconia liburuaren izenburua zeraman (1963), eta ez zen letra hutsean geratu, aitzitik, sortzen ari zen ETA erakundearen pentsamendu erreferentziala (beraz, nazionalismo berri baten ideologia) izan zen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 321. orr.

Adigai irudizkoak saihestu eta hizkuntza erreferentzialean idazten ahalegindu zaitez.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 359. orr.

Hitzak denotazioa duela, ahalmen erreferentziala, (horma hitzak, idazten ari naizela lehiotik ikusten ari naizen horma jakin batera bidaltzen nau).  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 18. orr.

Bitasun horretan, ordea, hizkuntzaren funtzio erreferentziala nekez baztertuko dugu, mezua ez baita mezu ezer transmititu ezean.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 249. orr.

Mundu erreferentzial berri bat, gaztelerazkoa edo euskarazkoa ez dena.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 88. orr.

Zeren arabera burutu daiteke alderatze hori? Oinarri enpiriko erreferentzialen arabera?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 162. orr.

Sinetsarazi nahi baitzait "sistema erreferentzial" jakin bat neureganatu behar dudala, edo hobeki, neuregan dudala, hizkuntza hori jakite hutsagatik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 240. orr.

Euskaldunek topagune erreferentzial bat izatea, gutxiagotasun konplexua gainditzea, euskaldun berrientzako plataforma izatea, euskararen aldeko jarrera duten lagunak erakartzea eta euskaldunok gero eta sendoago gaudela gure bizi-planteamentuetan erakustea.  Berria - Kultura   2004-12-14

Erreferenteak ziren Kepa Ordoki edo Mario Salegi, Telesforo Monzon eta Txabi Etxebarrieta, Eustakio Mendizabal Txikia, Argala eta Txomin Iturbe... erreferentzialak zaizkigu eta haien arrastoari jarraituz iritsi gara gauden lekura.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 104. orr.

Udalbiltza guztiz tresna beharrezkoa da, baina Udalbiltza sendoa, erreferentziala, zabala, bazterketarik gabea, demokratikoa behar dugu.  Berria - Euskal Herria   2004-05-01

2 (izen gisa)

Honek inplikatzen du definitu ahal dela bere objektuek obeditzen duten erregimen orokorra, sakabanaketa era bat, eurek zertaz hitz egiten duten banatzen duena erregularki, eta euren erreferentzialen sistema.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 133. orr.

Enuntziatuaren erreferentzialak eratzen du lekua, baldintza, azaleratze-eremua, bereizte-instantzia banakoentzako edo objektuentzako, gauzen egoerentzako eta enuntziatuak berak jokoan jartzen dituen harremanentzako.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 107. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erreferentzial bat (3); sendagile erreferentziala (8); sendagile erreferentzialaren (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus