Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erreferentzia (orobat) 1 iz erreferitzea; aipamena; eredua.

Gure proiektuaren helburu nagusia hau da: filosofia euskaraz egiten dugunon artean erreferentziak eta metodologia bateratzea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 15. orr.

Aipu guztien erreferentzia parentesi artean jarri dugu: norena den eta non jaso dugun.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 21. orr.

Parentesi zuzenen arteko erreferentziak liburuaren amaierako bibliografiari dagozkio.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 15. orr.

"Platonen ikaslea" eta "Alexandro Handiaren irakaslea" izenek erreferentzia bera dute, Aristoteles, baina desberdinki aurkezten digute erreferentzia hori; esanahi desberdina dute, zentzu desberdina dutelako.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 127. orr.

Egoerari loturiko erreferentziak (lagun bertsolariak, entzuleak, saioa egiten ari den lekua eta eguna...).  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 185. orr.

XX. mendean egin ditugun kontzentrazio zelai eta arma nuklearren esperientzien ondotik, ez dugula lehengo gure erreferentzietan gelditzerik.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 21. orr.

Konstante bakoitzari unibertsoko elementu finko bat egokitzen diogu eta bere erreferentzia edo denotazioa dela esango dugu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 149. orr.

Ez sartu aipurik erreferentziarik gabe.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 371. orr.

Kataluniak berak ere ez digu balio erreferentzia gisa.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 118. orr.

Erreferentziak emateko Harvard sistemak irakurleak behar duen gutxieneko informazioa eskaintzen du (egilea, liburua eta orria).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 372. orr.

Ondo ulertu zuen Matilderen azalpena: non egin behar zuen eskumatara eta noiz ezkerretara, non zegoen San Nicolas eliza eta, eliza erreferentzia hartuta, non egin behar zuen kale batera eta noiz bestera.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 48. orr.

Ni sekula ez nintzen bakarrik geldituko neba hura nuelako, nire erreferentzia zen eta nire oinarrizko laguna.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 103. orr.

Iaz, esaterako, 108 albiste argitaratu zituzten mundu zabalean erreferentzia diren atarietan (Alphagalileo, CORDIS Wire, Eurekalert!, Innovations-report, Madridd).  Berria - Gaiak   2006-01-10

Erreferentzia zarete eta mundu osoko jendea zuei begira dago.  Berria - Mundua   2006-03-02

«Gazte askok erreferentzia bat behar dute ondoan», dio.  Berria - Euskal Herria   2004-11-28

Pello Salaburu euskaltzainak Laphitzen euskara du goraipatu, ziolarik "erreferentzia behar lukeela izan euskaraz idatzi nahi duen ororentzat".  Herria   2005-08-04

Kalitatezko produktu batekin eta Donostian erreferentzia izateko asmoz.  Berria - Harian   2005-01-20

Hori biziki garrantzitsua da, irratiak baitira memento huntan Iparraldean euskararen erreferentzia bat, irakaskuntzarekin batera.  Herria   2001-10-11

Euskara behar bezala arautu gabe dagoen une honetan [...] ezinbestekoa da Euskaltzaindia bezalako erakunde bat izatea guztion erreferentzia.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 123. orr.

Taldeak bazuen jada erreferentzia bat erasoan.  Berria - Kirola   2004-01-08

Tolosako partida du erreferentzia, baina hura galdu egin zuen, irabaztea merezi zuen arren.  Berria - Kirola   2004-12-18

Liburu horretan erreferentzia ugari jasotzen dira urkatzeko langintza ohoretsu eta errentagarriari buruz.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 97. orr.

Orain arte Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundeak bere zazpi upel motaren prezioa zehazteko 22 eta 28 dolar arteko helburua jarri izan du; hala ere, orain erreferentzia 26 eta 34 dolar artekoa izatea nahi du.  Berria - Ekonomia   2004-04-30

Herriz herri egindako inkestak, jasotako ohituren erreferentziak.  Berria - Kultura   2006-01-11

Itsasoa ere basamortua da, biderik, erreferentziarik gabea.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 182. orr.

Hona erreferentzia: www.gure-irratia.com.  Herria   2002-12-26

Optikaren aurrerakada erreferentziatzat harturik, datu holografikoak biltzeko sistema gisa aurkeztu izan da garuna.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 8. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

90eko hamarkadan erreferentzia garrantzitsua izan zen Italian eta Europan: birritan irabazi zuen UEFAko Kopa eta beste behin Errekopa. Ezin dizut, beraz, erreferentzia zehatzik eman. Euskal musikak beharrezkoak ditu erreferentzia berriak.  Berria - Kirola   2004-10-06

Erreferentzia ezagunena 1998ko Munduko Kopako partida da. Hain da bizkorra ekintzailearen jarduera, non bat-bateko egoera berri honek erreferentzia ezagunik gabe harrapatuko duen.  Berria - Kirola   2004-06-17

Esan dudan kezka edo planteamendu ideologiko horretan ere kontzeptu zentrala, irudi konkretu eta erreferentzia zentrala, Pasaia izango da.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 20. orr.

Aspaldi ez dela, zentral telefoniko batekin konparatzen zen garuna; geroago, konputagailua izan zen erreferentzia kontzeptuala.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 8. orr.

Oinarrizko erreferentzia bibliografiko gehienak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 15. orr.

Geroztik, Jonan Fernandez izan da Elkarri-ren erreferentzia publiko nagusia.  Berria - Euskal Herria   2006-03-11

Guretzako oso inportantea da LAB ezker abertzale osorako erreferentzia sindikala izatea.  Berria - Ekonomia   2004-05-16

Abenturako eta zientzia fikzioko narratiban, puntako erreferentzia ezinbestekoa dira Vernerren obra oparoa osatzen duten liburuak.  Berria - Harian   2005-03-24

Fitxaren buruak erreferentzia bibliografikoa identifikatzeko behar diren datu guztiak eduki behar ditu: egilea, izenburua, argitaratze-lekua, argitaletxea, edizioa, jatorrizko data eta zu erabiltzen ari zaren edizioaren data.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 349. orr.

Kontatutako historiaren erreferentzia historikoak eta espazialak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 108. orr.

Salaberriak, berriz, altzariz hornitu du, «arkitekturari erreferentzia nabarmena eginez».  Berria - Kultura   2004-07-22

Erreferentzia konplexuak: iturri bat berez beste iturri batetik atera duzunean erabiltzen dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 373. orr.

Horrelakoetarako nazioarteko erreferentzia den Global Reporting Initiative-ren parametroak jarraituz, [...].  Berria - Ekonomia   2004-11-19

Bertsolaritza, Bertsozale Elkartearen inguruan horrela egituratuta, ezinbesteko erreferentzia da gaur egun euskal kulturaren unibertsoan.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 26. orr.

Ikusmenezko munduaren dokumentu gisako zuzeneko erreferentzia bat bideratzen duten irudiak artearena ez den beste eremu batzuetan aurkitzen dira gehienbat gaur egun.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 242. orr.

Haurtzaroko erreferentzia nuen Rezolako tximinia, eta haurtzaroko erreferentziak maitatu egiten dira, nola edo hala.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 193. orr.

Bestetan, berriz (azken urteotako bertsogintzan, adibidez), partekatutako balio eta erreferentziak gutxiago izaten dira, entzuleria bera ere zabalagoa delako, besteak beste.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 145. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa; orobat erreferentzi g.er.)

Egun horiek pasatuta deituidazu telefonoz Erzurumdik, eta nik erreferentzia-zenbaki bat emango dizut; zenbaki horrekin Irango kontsulatura joan. Beste edozein generok bezala, bere erreferentzia-esparrua itxuratzen du bat-bateko bertsolaritzak.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 54. orr.

Erreferentzia mailan, Donostialdea ikusten dut biziena.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 380. orr.

Euskaltzaindiak beti izan du itzal akademikoa eta errespetua euskaltzaleen artean eta euskaltzale gehienek hartu izan dute erreferentzia puntu gisa euskal araugintzan.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 128. orr.

Naturak jainkoak suplantatzen ditu eta bera bihurtzen da erreferentzia gune.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 10. orr.

Gurutzetako Ospitalea erreferentzia unitatea da haurren minbizien kasuan.  Berria - Harian   2006-02-15

Erreferentzi marko orokor osoari dagokion aldaketa, egitura osoaren aldaketa.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 16. orr.

Horren beste adibide bat, mugimendu "autokinesikoa" da; ilunpetan ageri den argitxo bat "berez mugituko" balitz bezala ikusiko baita, begiak mugitu ahala, inolako erreferentzia-punturik ez delako.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 49. orr.

Bagenuen abere kutsatu guztiak azkar akabatzea, txertatzeaz eztabaidatzea, erreferentzia zentroak eratzea eta albaitari zerbitzuak indartzea.  Berria - Gaiak   2006-03-07

Ikuspegi honetatik begiratuta, antza, analogia bigarren mailako fenomenoa da, eta ia-ia ez du bere erreferentzia mota berezirik ere.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 189. orr.

Mugimenduaren pertzepzioa erlazioen araberakoa da neurri batean, eta erreferentzia-marka finkoak izateak asko errazten du.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 49. orr.

Deia zenbakitxo bat izaten da eta horren erreferentzia orrialdearen beheko aldean agertuko zaizu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 371. orr.

Liburu baten mugak ez dira sekula garbiak eta modu zorrotz batean marraztuak [...] bere barne konfigurazioaz eta autonomia ematen dion formaren gainetik harrapatua dago beste liburu, testu eta esaerekiko erreferentzia-sistema batean: sare bateko korapilo bat da.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 30. orr.

Esan nahi da erreferentzia-sare izugarri baten bildumako -liburutegiko- munduari esker lortzen dugula idazleok liburutegitik kanpoko munduari buruz dakiguntxoa zehaztea.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 20. orr.

Bi erreferentzia sistemaren arteko mugimendu erlatiboa da kontuan hartu behar dena.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 58. orr.

Kartesiarra zen erreferentzia-sistema, kartesiarrak koordenatuak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 347. orr.

OR erabili beharko duzu erreferentzia-multzoak gainjartzea nahi baduzu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 338. orr.

Horietan guztietan dago analogia, baina irudiaren bi denotatu bereizten baldin badira: denotatu konkretu bat, eredua dena, eta denotatu abstraktu bat, erreferentzia-prozesu osoarena dena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 190. orr.

Irudikapenezko irudia [...] bere erreferentzia-asmoak definitzen du: errealitatea adierazten du, erakusten du.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 243. orr.

Asko dira, bestalde, lan horretan erreferentzi gisa kontsultatu ditugun maisuak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 6. orr.

AS 03 07 B erreferentzi pean.  Herria   2003-07-24

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gure elkarteak lehen urratsa egina du kalitate erreferentzia ofizial bat kausitzeko: AOC, IGP edo "label rouge" bezalako erreferentzia bat lortzea, hori behar beharrezkoa da.  Herria   2004-07-29

Gramatika, ortografia, aipuen aurkezpena eta erabilera, bibliografia erreferentziak eta tresneria kritikoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 334. orr.

Han zituen ikastolak lehen urratsak egin osoki euskaraz eta erlisione erreferentziarik ez eginez.  Herria   2001-06-07

Sasi-erreferentziak emateko garaian maisu, memoria apokrifoak idatzi zituen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 158. orr.

5 erreferentzia egin

Testuinguruari erreferentzia egin zaio, eta barne ahotsak izan du lekurik.  Berria - Harian   2005-12-18

Zuzenean aipatu ez bazuen ere, ELAri erreferentzia egin zion Onaindik.  Berria - Ekonomia   2004-05-07

Diskurtsoan XX. mendeko historiari ere erreferentzia egin zion, Hitler, Clinton eta Gorbatxov bezalako buruzagiak aipatuta.  Berria - Mundua   2004-09-01

Kataluniako parlamentuko presidente Ernest Benachek Kataluniak eta EAEk abian jarritako Estatutu erreformei erreferentzia eginez, elkarrizketaren bidetik abiatutako «ekimen oro» babestuko duela iragarri zuen atzo Gasteizen.  Berria - Euskal Herria   2004-01-27

Hebraieraz "jiahaom" deitzen omen zaio diamanteari: zapalezina, menderatu ezin daitekeena, harri horrek duen gogortasunari erreferentzia eginez.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 73. orr.

Ondoren ikusiko dugunez, bada alabaina Jainkoari erreferentziarik egin gabe eskema horren antzekoa darabilen teoriarik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 201. orr.

Objektuok definitzea gauzen mamiari erreferentzia egin gabe.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 58. orr.

Ia konduktismo-mota guztiek (konduktismo watsondarra, neokonduktibismoa, konduktismo erradikala, etab.) gogo-egoerei erreferentzia egitea gainditu nahi dute.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 189. orr.

Debekuaren aukera aintzat hartzen duen artikuluari ere erreferentzia egiten dio.  Berria - Harian   2005-05-22

Ez zioten erreferentzia egiten ezeri.· Maimonek erreferentzia interesgarria egiten digu hemen poesiazko hizkera eta tankeraz.  Berria - Kultura   2006-01-31

Ez dio, aldiz, erreferentzia zehatzik egiten Gasteizko alkatearen jarduerari.  Berria - Ekonomia   2004-04-27

ETAri erreferentzia zuzenik egin gabe, Batasunakoek aitortu dute ere berduratu direla indarrak ezker abertzalearen barnean.  Herria   2001-10-25

Hori denok daukagu, Jekill doktorearen eta Hyde jaunaren artekoa bezalakoa, erreferentzia klasiko hau egitea zilegi bazait.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 111. orr.

Zelanok ezohiko erreferentzia egiten dio hemen bere buruari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 217. orr.

Alonsoren «utzikeriari eta zabarkeriari» ere egiten zaie erreferentzia.  Berria - Ekonomia   2004-05-13

Erreferentzia ugari egin izan ditu ibilbidean Robe Iniestak.  Berria - Kultura   2004-10-05

ETAren azken agiriari erreferentzia ere egin zion.  Berria - Harian   2005-06-23

6 erreferentziako izlag erreferentziazkoa.

Enpresa txiki eta ertainentzat erreferentziako aholkularia izatea helburu du 1989an sortutako burtsako erakundeak.  Berria - Ekonomia   2006-04-04

Sacyrrek salaketa guztiak ukatu eta finantza erakundeak erreferentziako akziodun bat behar duela azpimarratu zuen, «indarra eta egonkortasuna ekarriko duena, erabakiak askatasunez hartzeko».  Berria - Ekonomia   2004-12-01

7 erreferentziazko izlag erreferentzia gertatzen dena.

Ohioko gitarrista, erreferentziazko musikari bilakatu da post-boparen eta fusioaren arloetan.  Berria - Kultura   2006-02-02

Erreferentziazko neurketa bila ari ziren urte osoan, eta badirudi aurkitu dutela.  Berria - Kirola   2004-02-10

Osasunerako Mundu Erakundeak Weybridgen (Erresuma Batua) duen erreferentziazko laborategian aztertu behar dituzte laginak.  Berria - Gaiak   2006-02-15

Texasko upela 50 dolarren atarian geratu zen, eta 45 dolar baino garestiago saldu zen Europako erreferentziazko petrolioa, Brent upela.  Berria - Ekonomia   2004-09-05

Erreferentziazko prezioa akzioko 20 euro ingurukoa izango da.  Berria - Ekonomia   2004-09-02

Ez dugu esango Donostiako jai herrikoiekin hain lotua dagoen martxa horrek graziarik ez duenik, ezta erreferentziazko jaiei oso ondo egokitzen ez zaienik ere.  Askoren artean   «Rataplan» - 93. orr.

Gauzak dauden bezala, euskal hizkuntza erreferentziazko hizkuntzatzat hartzeko gogoa orokorra denez gero, ez litzateke horrelakorik gertatuko.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 103. orr.

Viscontiren Rocco e i suoi fratelli beti izan da erreferentziazko filma niretzat.  Berria - Kultura   2006-04-13

Komeni da lehenengo irakurketak beti erreferentziazko testuak izatea (testu-liburuak, entziklopedietako sarrerak, eskuliburuetako (handbooks) sarrerak...).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 345. orr.

Erreferentziazko liburuek abiapuntua eskaintzen duten arren, normalki ez dute idazlan bat osatzeko behar beste material eskaintzen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 345. orr.

Sinesgaitza badirudi ere, aspaldidanik ez dute maskaradarik paratu Zuberoako euskal kulturarentzat hain garrantzi handikoa izan den Pierre Bordazarre Etxahun-Iruri-ren eta oraindik ere erreferentziazkoa den hiztegiaren egile Pierre Lhanderen herrietan.  Berria - Kultura   2004-02-03

Lehen esanahi bat, naturala dei daitekeena, bera ere esanahi faktual soil batean (erreferentziazkoa: gizaki batek kapela esaten zaion jantzi bat jaso duela ulertzea) eta adierazpenezko esanahi batean (keinu hori zabalagoa ala laburragoa, bortitza ala ez, izan den egiaztatzea).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 234. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aebetan erreferentzia (3); artean erreferentzia (4); baina erreferentzia (4); baten erreferentzia (8); bati erreferentzia (3); benetako erreferentzia (4); benetako erreferentzia izan (3); bere erreferentzia (12); beste erreferentzia (12); beste erreferentzia batzuk (3); bi erreferentzia (3); bigarren erreferentzia (4); buruzko erreferentzia (5); da erreferentzia (15); da erreferentzia nagusia (3); den erreferentzia (6); denotazioa edo erreferentzia (3); die erreferentzia (3); dio erreferentzia (5); dira erreferentzia (8); du erreferentzia (10); duen erreferentzia (6); dugu erreferentzia (6); dute erreferentzia (7); edo erreferentzia (4); egin zion erreferentzia (9); eginiko erreferentzia (3); egiten die erreferentzia (3); egiten dio erreferentzia (4); erdiko erreferentzia (3); ere erreferentzia (7); erreferentzi gisa (3); erreferentzi pean (4); eta erreferentzi (3)

erreferentzia asko (6); erreferentzia bakarra (10); erreferentzia bat (36); erreferentzia bat izan (3); erreferentzia batzuk (5); erreferentzia bera (4); erreferentzia berriak (3); erreferentzia bibliografiko (4); erreferentzia bibliografikoa (3); erreferentzia bibliografikoak (6); erreferentzia bihurtu (23); erreferentzia bihurtu da (9); erreferentzia bihurtu dira (4); erreferentzia bihurtu nahi (3); erreferentzia bihurtu zen (3); erreferentzia bihurtzen (3); erreferentzia bilakatu (3); erreferentzia da (20); erreferentzia dela (5); erreferentzia den (6); erreferentzia dira (7); erreferentzia diren (7); erreferentzia duen (3); erreferentzia dute (3); erreferentzia edo (4); erreferentzia egin (6); erreferentzia egin zion (3); erreferentzia eginez (33); erreferentzia egitea (4); erreferentzia egiten (12); erreferentzia egiten dio (4); erreferentzia epea (3); erreferentzia ere (3); erreferentzia esparru (4); erreferentzia eta (7); erreferentzia ez (4); erreferentzia ezinbestekoa (3); erreferentzia galdu (4); erreferentzia galdu dute (3); erreferentzia garbia (3); erreferentzia garrantzitsu (4); erreferentzia garrantzitsua (7); erreferentzia garrantzitsua izan (4); erreferentzia garrantzitsuena (3); erreferentzia gisa (31); erreferentzia gisa erabiltzen (5); erreferentzia gune (7); erreferentzia gunea (3); erreferentzia guztiak (7); erreferentzia harturik (4); erreferentzia hartuta (3); erreferentzia hori (6); erreferentzia horiek (12); erreferentzia ia (3); erreferentzia izan (29); erreferentzia izan behar (5); erreferentzia izan da (9); erreferentzia izan nahi (6); erreferentzia izan zen (4); erreferentzia izango (12); erreferentzia izango da (5); erreferentzia izatea (6); erreferentzia izateko (5); erreferentzia kultural (3); erreferentzia literario (3); erreferentzia modura (6); erreferentzia nagusi (15); erreferentzia nagusi den (9); erreferentzia nagusia (30); erreferentzia nagusia den (3); erreferentzia nagusiak (3); erreferentzia nagusitzat (6); erreferentzia ona (3); erreferentzia osoa (3); erreferentzia osoak (3); erreferentzia politiko (3); erreferentzia prezioa (3); erreferentzia puntu (11); erreferentzia punturik (3); erreferentzia ugari (7); erreferentzia zen (5); erreferentzia zenbakia (3); erreferentzia zuzenik (4); erreferentzia zuzenik egin (3)

eta erreferentzia (42); eta erreferentzia bihurtu (3); eta erreferentzia izango (3); europan erreferentzia (15); europan erreferentzia nagusi (6); europan erreferentzia nagusitzat (3); euskal herrian erreferentzia (3); ezinbesteko erreferentzia (14); gazteen erreferentzia (3); gure erreferentzia (7); guztien erreferentzia (4); haren erreferentzia (6); herrian erreferentzia (3); hori erreferentzia (4); horretan erreferentzia (3); inguruko erreferentzia (3); lehen erreferentzia (7); literaturaren erreferentzia (3); mugarri eta erreferentzia (3); oso baten erreferentzia (3); oso erreferentzia (3); proposamenari erreferentzia (4); taldearen erreferentzia (5); taldearen erreferentzia nagusia (3); taldeko erreferentzia (5); zen erreferentzia (3); zentzua eta erreferentzia (5); zion erreferentzia (11); zuen erreferentzia (3)

bestelako erreferentziarik (3); buruzko erreferentziak (5); erreferentziak bilatzen (3); erreferentziak emateko (3); erreferentziak ere (5); erreferentziak eta (9); erreferentziaren arteko (3); erreferentziaren bat (9); erreferentziarik egin (3); erreferentziarik egiten (3); erreferentziarik ez (6); erreferentziarik gabe (14); erreferentziarik gabeko (4); erreferentziatzat hartu (4); erreferentziatzat hartzen (8); erreferentziazko testuak (5); erreferentzietako bat (3); eta erreferentziak (13); eta erreferentziaren (4); eta erreferentzien (3); horien erreferentziak (3); horren erreferentziak (4); inolako erreferentziarik (4); zentzuaren eta erreferentziaren (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus