Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erreferente 1 iz erreferentzia terminoa.

Bi hitz lotzeko arrazoia hitzek ordezkatzen duten erreferenteetan egon daiteke. Eskema politiko hark bazuen bere erreferente edo ordezkoa egitura kultural, ideologiko, edo nahi baduzu, moral batean.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 146. orr.

Ez dugu irudirik, ez erreferenterik, ez eredurik; benetako eredurik esan nahi dut.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 240. orr.

Donostiako Martxak, komunitatearen ordezkari izateko helburua duen erreferente orok bezala, era askotako kritikak eta irizpenak jaso ditu denboran zehar.  Askoren artean   «Rataplan» - 92. orr.

Gure erreferente guztiak maskulinoak dira, eta gure gustuak ere eredu maskulinoaren arabera eraiki dira.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 217. orr.

Gaztetzen hasi ginenean, gure erreferenteak Bob Marley eta The Wailersak ziren, Neil Young, Leonard Cohen, Errobi, Potato...  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 8. orr.

Gogojardunak liburua, izan ere, erreferente eta guzti iritsi da guganaino; hau da, gogojardunekin batera.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 12. orr.

Proposizio batek erreferenterik duen ala ez esan ahal izateko, jakin beharra dago zeri dagokion enuntziatua, zein den bere korrelazio-eremua.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 105. orr.

Logikariek diote "urrezko mendia Kalifornian dago" moduko proposizio bat ezin dela egiaztatu erreferenterik ez duelako.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 105. orr.

Adierazlearen eta adierazitakoaren arteko harremana dela, izenaren eta berak izendatzen duenaren artekoa; esaldia eta bere zentzuaren arteko harremana; proposizioaren eta bere erreferentearen artekoa.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 104. orr.

Edozer gauzak (edozein irudik, adibidez) irudika dezakeela edozein erreferente, hala erabakitzen baldin bada.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 100. orr.

Hurrengo astetik aurrera Nafarroa erreferente izango da dantza zaleentzat, ostiralean hasi eta apirilaren 9a bitartean Escena dantza jaialdia egingo baita bertan.  Berria - Kultura   2006-03-10

Jose Migel Barandiaran erreferente izan duen antropologo zorrotz bat galdu du Euskal Herriak.  Berria - Kultura   2006-02-09

Irlandako prozesua erreferente bat izan da orain arte; are gehiago orain, IRAk bere kabuz amaitzea erabaki duela-eta.  Berria - Harian   2005-07-29

Analogiaren mailaketa hori aise ikusaraz daiteke, erreferente berbera duten baina egoera sozio-historiko desberdinetan egin diren irudiak aurrez aurre jarriz.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 190. orr.

Bitartekaritza lanetan erreferente izan nahi du Norbolsak.  Berria - Ekonomia   2006-04-04

Erreferenteak ziren Kepa Ordoki edo Mario Salegi, Telesforo Monzon eta Txabi Etxebarrieta, Eustakio Mendizabal Txikia, Argala eta Txomin Iturbe... erreferentzialak zaizkigu eta haien arrastoari jarraituz iritsi gara gauden lekura.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 104. orr.

Izan ere, «elkarrizketaren eta elkar ulertzearen erreferente» bihurtu nahi du PSEk.  Berria - Euskal Herria   2004-06-16

Britainiarra taldeko erreferente bilakatu da, batez ere Satok beherakada izan duelako.  Berria - Kirola   2004-09-14

Eusko Jaurlaritzak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako DBHko ikasleen euskara maila neurtu du, lehendabiziko aldiz, Europako hizkuntza azterketak erreferente hartuta.  Berria - Harian   2005-04-26

2 (izenondo gisa) erreferentziazkoa.

Hiru urtez sendagile erreferentea izan naiz.  Berria - Harian   2006-01-04

Hori beteta, garbi daukagu eskualdeko egunkari erreferentea bihur gaitezkeela.  Berria - Euskal Herria   2004-02-20

30 urte ingurutan gabiltzanontzat telebista da hedabide erreferentea.  Berria - Kultura   2006-02-04

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Tractatus-ean, hortaz, atomismo logiko osoan bezala, izenaren zentzua bere erreferente erreala da.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 156. orr.

Hitzarmenerako Mahaiak Konponbiderako Mahaia eraikitzeari begira egindako proposamena joan den abenduan Euskalduna jauregian aurkeztutako zortzi printzipioak erreferente interesgarri izan daiteke lehenago edo geroago osatu beharko den alderdien mahaiari begira.  Berria - Harian   2006-03-23

«Gizartea ohartu da ezkerreko erreferente sendoa sortzen ari dela», esan zuen Sarasuak, eta «Euskal Herria bakera gerturatuko duen aukera politiko tinkoa dela ohartu da gizartea», gaineratu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-03-09

Ordena joniarra, korintoarra eta doriarra [...], ordea, neurrien sistema globalak eta itxiak dira batez ere, eta ez forma hutsak, eta halako diren aldetik erreferente antropomorfiko bat aurkitzen dute beti: proportzio maskulino idealen itzulpen aritmetikoa da doriarra, "emakumearen lerdentasun eta xumetasunarena" joniarra, eta "neskato baten xumetasunarena" korintoarra.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 270. orr.

Sarriegi da, dudarik gabe, Donostiako hiriaren irudikapenik biziena herri memorian sustatu duen musikagilea, eta era berean da memoria kolektiboan finkatuena dagoen erreferente emozional eta sentimenduzkoaren eraikitzailea.  Askoren artean   «Rataplan» - 82. orr.

Espainiako presidente ohi Jose Maria Aznar alderdiaren ohorezko presidente izendatu zuten «bere hitza bete duelako beti» eta alderdiaren «erreferente morala» izango delako.  Berria - Mundua   2004-10-05

Une honetan EAEko sozialisten erreferente politikoa Pasqual Maragall Generalitateko presidentea dela.  Berria - Euskal Herria   2004-03-18

Maiz aipatu dut nire erreferente musikalak The Clash eta Public Enemy direla, baina beste erreferente nagusia Toots&the Maytals da.  Berria - Kultura   2006-04-29

Esquerrak prozesu horretan lau urte irabazi ditu gutxienez, eta gaur Estatuko erreferente ezkertiar nagusia da PSOEren ondoren.Filmetako irudiak alderatzeko benetako erreferenteak falta ditugunez, eta behin eta berriz beti eredu bera azaltzen digutenez, azkenerako pentsatzen dugu gauzak benetan filmetan bezala direla.  Berria - Mundua   2004-03-25

Gerra osteko belaunaldiarentzat erreferente nagusi eta maisu izan zena, Jazinto Rivas, Elgeta, 1964an hil zen Donostiako Miserikordian, bakarrik, berak erakutsitako gazteak irratietako grabazioei esker ezagunak egiten ari ziren garai berean.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 65. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Gizarte kohesioa eta gizarte kapitala indartzea, herri eta norbanakoen berezko kultur erreferenteak indartzea, horiexek dira gobernu arduratsu batek etorkizunera begira egin ditzakeen inbertsioak.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 86. orr.

4 izond adierazten denari dagokiona.

Hitz onomatopeiko batean, ekintzaren materiala ere jaso egiten baitu kontaerak (hitzak, alegia: kunka!); hitz kontzeptual batek ordea, sortu ordukotz galdua dizu material erreferente guzia.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 334. orr.

Batasun horrek, kohesio horrek benetan existitzen den mundu erreferente batera eraman izan gaitu.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 96. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus