Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erreferatu, errefera(tu), erreferatzen 1 du errefera egin. ik errestatu.

Ikusi dira bai artean kintze eder batzu, hala nola Serge Mayteren sare, Oçafrainen edo Ibarrolaren airea, Larrecheari erreferatuz baina ez egun haundietako katzakarekin.  Herria   2003-01-21

2 erantzun.

Baratzezainak, ene keinuari erreferatuz, agur bat igorri dit.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 58. orr.

Begien aitzinean dagokidan errealitate arruntaz hazten naiz eta gauzei erreferatzen diet, eskerrak bihurtuz, emaiten didaten hazkurria.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 115. orr.

Oinez doanak, badaki bere baitan duela indarra aurkitzen: patar gogorrean, izpirituak indarra neurri xuxenean manatzen duela, eta zangoek aldiz izpirituari erantzun goxoan erreferatzen diotela; ibiltzeak badauka halako erregulartasun baketsu bat.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 101. orr.

Nik erreferatzen bezala nion beroa, gorputzak hornitua zuen indarrak izate osoan baretasun sustagarria isurtzen zidala denbora berean.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 134. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus